Gurutze Ezkurdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurutze Ezkurdia

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: gurutze-ezkurdia-arteaga

Gurutze Ezkurdia Arteaga (Bilbo, 1958) euskal idazlea, mendizalea eta irakaslea da. Bere liburuetan gai hauek jorratu ditu beste hainbatekin lankidetzan: eskola, euskara, hezkuntza, pedagogia, emakumeak, historia, nazionalismoa eta hizkuntzalaritza. Eskolako testuliburuak sakon aztertu ditu, euskal lurraldearekin, historiarekin eta kulturarekin lotutako edukien ikuspegitik. XX. mendean hainbat emakume maistra eta irakasleren lanak ezkututik azalera ekarri ditu.[1][2]

Irakasleen irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian lizentziaduna eta Pedagogian doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Hezkuntza Fakultatean (lehen Bilboko Irakasleen Eskola izenekoa) irakaslea izan da 1995tik Hezkuntzaren Teoria eta Historia sailean. Irakasle-Eskolako zuzendaria ere izan da 2010. urteaz geroztik.

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an "La identidad y el entorno en el curriculum" izenburuko tesia aurkeztu zuen EHUn, Paulo Iztueta-ren zuzendaritzapean.[3] XX. mendean zehar Euskal Herriko eskoletan erabiltzeko argitaratutako 70 testu-libururen eduki testuala eta ikonografikoa aztertu zituzten. Guztira 13.310 orrialde eta 22.228 ikono,bai euskaraz, bai gaztelaniaz eta frantsesez, hiru kategoriatan banatuta, legeria desberdinen arabera. Euskarri informatikora pasa zituzten liburuak, bai datuak husteko bai ondoren tratatzeko. Aztertutako testuliburuen edukiak ez zeudela behar bezala egokituta ondorioztatu zoten ez lurralde soziokulturalarekin ez eta ikasleak zuen erreferentziazko euskal taldearen historiarekin ere; Euskal Herriko historia ez zela XX. mendeko testuliburuetan aztertzen, eta euskal lurraldeari egiten zitzaion erreferentzia inkonexoa zela, argitaletxeen araberakoa, eta ez zela koherentea euskal ingurune soziokulturalarekin.

Geroago Araka ikertaldearen kide izan da eta curriculuma eta identitatearen arteko loturetan ikerlari aritu da Begoña Bilbao Bilbao, eta Karmele Perez Urrazarekin.[4][5][6] Josu Chuecarekin batera lan sakon bat egin zuten irakaskuntzan eta eskolan aritu izan diren hainbat emakumeren ekarpena dokumentatzeko. Besteak beste, 17 emakume hauen lanak dokumentatu dituzte: Paulina Ramos, Mercedes Viguera, Rosario Olazabal, Koldobike Natxitube, Juliana Mujika, Pilar Sansinenea, Petra Gandarias, Rakel Alda, Consuelo Gallastegi, Pilare Alba, Catalina Alastuey, Mercedes Kareaga, Miren Gezala, Maria Jesus Ibaseta, Monika Lekunberri, Sorne Unzueta, eta Maria Biskarret.

Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka nagusiak. “Hemengo gatazkarik handiena ez da politikoa, kulturala baizik. Euskal Herriak ez du izan botererik 500 urtean, baina mantendu du bere kultura. Noiz egon da kinka larrian euskal kultura? Oraintxe bertan”.[1][7]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, Ezkurdiaren 40 lan azaltzen dira,[8] horien artean 11 artikulu, bi hitzaldi, 7 asignatura eta hainbat lankideren argitaratu dituen zortzi liburu hauek:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Gurutze Ezkurdia: "Lortu dugu ikasketak euskaraz egitea, baina ez dugu errealitate berria euskaraz eraikitzen, erdaraz baizik".» hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria (179): 16–21. 2013 ISSN 1135-4690. (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Miren Gurutze Ezkurdia Arteaga» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  3. (Gaztelaniaz) Ezkurdia Arteaga, Gurutze. (2006-06-07). «LA IDENTIDAD Y EL ENTORNO EN EL CURRICULUM. Teseo tesis doctorales.» www.educacion.gob.es (UPV-EHU) (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  4. «Araka ikertaldea» www.vc.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  5. «Araka ikertaldea - ziberdokumentuak» www.vc.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  6. Bilboko Euskal Museoa. (2019). Hitzaldia: Emakumeen formazioa Bigarren eta Goi mailako Hezkuntzan: Bilbo 1880-1930. .[Betiko hautsitako esteka]
  7. Ezkurdia Arteaga, Gurutze. (2016-09-16). «XX. mendeko eskolatik XXI. mendeko hezkuntzara» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  8. «Gurutze Ezkurdia Arteaga :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]