Gurutzearen zutitzea
Gurutzearen zutitzea | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Peter Paul Rubens |
Sorrera-urtea | 1610(e)ko hamarkada |
Izenburua | The Elevation of the Cross |
Mugimendua | Barrokoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta oakwood (en) |
Dimentsioak | 460 () × 640 () cm center region: 430 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Raising of the Cross (en) |
Honen parte da | list of masterpieces of Flanders (en) |
Iconclass | 45B, 34B11, 73D551, 73 eta 31D14 |
Kokapena | |
Lekua | Anberesko katedrala St Walburga Church (en) Louvre museoa |
Bilduma | Anberesko katedrala |
Inbentarioa | 10012 eta 947 |
Estatu burujabe | Belgika |
Belgikako eskualdea | Flemish Region |
Province of Belgium | Anberesko probintzia |
Belgikako barrutia | Arrondissement of Antwerp |
Belgian municipality with the title of city | Anberes |
Argumentu nagusia | Raising of the Cross (en) |
Historia | |
Erakusketak | Europeana 280 |
Gurutzearen zutitzea, 1610-1611 urteen artean Peter Paul Rubens flandriar margolariak egindako triptikoa da. Rubensek koadroa Italia utzi eta Flandriara itzuli ondoren margotu zuen.
Koadro honetan argi ikusten da Rubensengan Italiako Berpizkundeko eta Barrokoko artisten izandako eragina, horien artean, nabarmenenak Caravaggio, Tiziano eta Michelangelo. Margolan honi esker Rubens bere garaiko flandriar margolaritzaren maisu gisa kontsolidatuk zuen bere burua. Horrez gain, triptiko hau ate-joka zegoen aro barrokoaren iragarle izan zen.
Rubensen konposizioak baditu hiru zati ondo bereiziak. Ezkerrean, emakume talde bat irudikatzen da, eta baita Maria Magdalena ere, atzeraka etzana dagoena, gurutzeak zanpatuko balu bezala, eta haurra besoetan duela. Azpian San Joan eta Ama Birjina daude. Eskuineko panelak erromatar armada eta haien buruzagia erakusten ditu. Azkenik, erdiko panelean nabarmen geratzen da gurutzea zutitzen saiatzen ari diren gizon muskulutsuen arteko tentsioa, eta itxuraz, altxa ezina den Jesusen pisua gurutzearen gainean iltzatuta.