Gurutzetik jaistea (Rogier van der Weyden)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gurutzetik jaistea
Weyden Deposition.jpg
Jatorria
Sortzailea Roger van der Weyden
Sorrera-urtea 1435 (gregoriar)
Jatorrizko izenburua El Descendimiento
Mugimendua Primitibo flandestarra
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta panela Itzuli
Zabalera 261,5 zentimetro
Altuera 204,5 zentimetro
Genero artistikoa arte sakroa
Deskribapena
Iconclass 73D71
Kokapena
Lekua Pradoko Museoa
Bilduma Pradoko Museoa
Inbentarioa P002825
Argumentu nagusia Descent from the Cross Itzuli

Gurutzetik jaistea Rogier van der Weyden flandriar margolariaren lan nagusia da. Ohol gaineko olio pintura da, 262 cm zabal eta 220 cm garai, Madrilgo Prado Museoan ikusgai dagoena. Triptiko handi baten zatia zen, baina hegalak galdu egin dira.

Van der Weydenek Lovainako Harresiez kanpoko Andre Mariaren elizarako (baleztarien kapera) egin zuen lan hau. Kolore askotako eskultura lan handi baten gisara har daiteke. Zorua naturalista da, gorabeherekin, zenbait landarerekin eta giza hezur hondakinekin; hondoa, berriz, laua da, paisajerik gabea, eta horma zulo batean sartuta egongo balitz bezala antolatua dago guztia. Zulo horrek ez du sakonera handirik, eta irudiek osorik betetzen dute eremua. Gizakiaren mina oso hurbiletik antzeman daiteke lan honetan, pertsonaia guztien ezaugarriak zehatz-mehatz adierazten dituelako batetik, eta lanak duen forma eta kolore egitura bateratuagatik bestetik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gurutzetik jaistea (Rogier van der Weyden) Aldatu lotura Wikidatan