Gustáv Husák

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

¹

Gustáv Husák
Gustáv Husák - oříznuto.JPG
Txekoslovakiako Alderdi Komunistaren Idazkari Nagusia

1969 - 1987
Alexander Dubček - Miloš Jakeš
Txekoslovakiako presidente

1975eko maiatzak 29 - 1989ko abenduak 10
Ludvík Svoboda - Václav Havel
Bizitza
Jaiotza Dúbravka1913ko urtarrilaren 10a
Herrialdea  Txekoslovakia
Talde etnikoa eslovakiarra
Lehen hizkuntza eslovakiera
Heriotza Bratislava1991ko azaroaren 18a (78 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Magda Lokvencová  (1938ko irailak 1 -  1960)
Viera Husáková  (1966 -  1977)
Hezkuntza
Heziketa Bratislavako Comenius Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Zuzenbiden Doktorea
Hizkuntzak eslovakiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Txekoslovakiako Alderdi Komunista
IMDb nm3171825
Gustav Husak signature.svg

Gustáv Husák (ˈɡustau̯ ˈɦusaːk ahoskatua; Bratislava, Hungariako Erresuma, 1913ko urtarrilaren 10a - ibidem, Eslovakia, 1991ko azaroaren 18a) politikari eslovakiarra izan zen. 1933an Txekoslovakiako Alderdi Komunistako kide egin zen eta Bigarren Mundu Gerran alemanen aurkako eslovakiarren erresistentzian parte hartu zuen. Gerra ondoren Alderdi Komunistaren Presidiumeko kide izan zen, purga politikoaren ondorioz espetxeratu zuten arte (1951-1960); 1963an berriro onartu zuten alderdian. Ministro Kontseiluaren idazkariorde egin zuten 1968an, eta Pragako Udaberria deitu zaionaren oinarri izan ziren erreforma liberalak egiten lagundu zuen; alabaina, Varsoviako Ituneko armada urte bereko abuztuan indarrez sartu zenean, jarreraz aldatu zen eta sobietarren jarrera gogorraren alde jarri zen. 1969an Alexander Dubčeken ordezkari izendatu zuten Txekoslovakiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusiaren karguan, eta 1975ean Errepublikako lehendakari izendatua izan zen. Husákek 1987ko abenduan utzi zuen alderdiaren buruzagitza baina estatuko buru izaten jarraitu zuen 1989ko abendura arte; orduan, bere dimisioarekin batera, etorri zen erregimen komunistaren gainbehera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]