Gustaf VI.a Adolf Suediakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gustaf VI.a Adolf Suediakoa
Gustaf VI Adolf av Sverige som kronprins.jpg
Suediako monarka

1950eko urriaren 29a - 1973ko irailaren 15a
Gustavo V.a Suediakoa - Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa
Bizitza
Jaiotza Stockholmeko Errege Jauregia1882ko azaroaren 11
Herrialdea  Suedia
Heriotza Helsingborg1973ko irailaren 15a (90 urte)
Hobiratze lekua Kungliga begravningsplatsen Itzuli
Heriotza modua : pneumonia
Familia
Aita Gustavo V.a Suediakoa
Ama Victoria of Baden
Ezkontidea(k) Princess Margaret of Connaught Itzuli
Louise Mountbatten
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Bernadotte Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Uppsalako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak arkeologo klasikoa, arkeologoa eta antropologoa
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniar Arkeologia Institutua
Suediako Zientzien Errege Akademia
Royal Society
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities Itzuli
Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Itzuli
Gruppo dei Romanisti Itzuli
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa

Gustaf VI.a Adolf[1] (suedieraz: Oskar Fredrik Wilhelm Olaf Gustaf Adolf; Stockholm, 1882ko azaroaren 11a - Helsingborg, 1973ko irailaren 15a) Suediako erregea 1950tik 1973ra.

Gustavo V.a Suediakoaren eta Viktoria Badengoaren seme zaharrena. 1905. urtean Margarita Connaughtekoarekin ezkondu zen, eta 1923an Louise Mountbattenekin.

Gustaf VI.a Adolf errege izendatu zuten, erakunde monarkikoak Suediako bizitza politikoan ia indarrik ez zuenean. Gustaf VI.a Adolfen onarpen-mailari esker eutsi zion monarkiak Suediako ordezkaritza historiko eta kulturala izateari.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gustaf Adolf 1882ko azaroaren 11n jaio zen, Gustavo eta Viktoriaren semea zen, orduan Suediako eta Norvegiako printze eta printzesa oinordekoak. Gustaf Adolf jaiotzean Eskaniako duke izendatu zitzaion.

1902n Uppsalako unibertsitatean sartu zen, eta bertan, historia, ekonomia eta arteaz gain, arkeologia ere ikasi zuen.

1905ean, Gustaf Adolf Kairon zegoela, Margarita Connaughtekoa (Connaugtheko dukearen alaba zaharrena) ezagutu zuen. Urte horretako ekainean ezkondu ziren Windsorreko gazteluan. Ezkontza-opari gisa, Oskar II.a Suediakoak ezkonberriei Sofieroko gaztelua oparitu zien. Bikoteak bost seme-alaba izan zituen:

  1. Gustavo Adolfo (1906-1947), Västerbottengo dukea.
  2. Sigvard (1907-2002), Upplandeko dukea 1934 urtera arte; 1950etik aurrera Visbyko Bernadotte kodea.
  3. Ingrid (1910-2000), Danimarkako erregina 1947tik, eta Frederiko IX.aren ezkontidea.
  4. Bertil (1912-1997), Hallandeko dukea.
  5. Carl Johan (1916-2012), Dalekarliako dukea 1946 arte; Visbyko Bernadotte kodea 1951etik 2012ra arte.

Margarita printzesa gaixotu eta 1920ko udan hil zen. Alargun pasa zituen urteetan, Gustaf Adolfoek hainbat bidaia egin zituen atzerrira, eta 1923an, Ingalaterran, ezagutu zuen bere bigarren emaztea izango zena, Louise Mountbatten, Milford Haven markesaren alaba, eta Viktoria Erresuma Batukoaren biloba. 1923ko azaroaren 3an ezkondu ziren Londresen. Bikoteak ez zuen seme-alabarik izan.

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gustavo V.a 1950eko urriaren 29an hil ondoren, Gustaf Adolfek hartu zuen Suediako monarka-titulua.

Gustaf VI.ak fama ona izan zuen erregealdi osoan zehar, eta horregatik, nahiz eta botere politikorik ez izan, iritzi publikoak Suediako monarkia mantentzearen alde egin zuen.

90 urte zituenean (1973an), larriki gaixotu zen eta Helsingborgeko ospitalean hil zen. Bere heriotza Suediako garai nahasian gertatu zen: Parlamentuko hauteskunde-kanpainaren amaieran, eta Norrmalmstorgeko lapurreta ere orduan izan zen. Bere ilobak Carl XVI.a Gustaf Suediakoak oinordetu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustaf VI.a Adolf Suediakoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. Euskaltzaindia (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua.