Edukira joan

Gustav Suits

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gustav Suits

Bizitza
JaiotzaKurista1883ko azaroaren 30a
Herrialdea Estonia
 Suedia
HeriotzaStockholm1956ko maiatzaren 23a (72 urte)
Hobiratze lekuaSkogskyrkogården
Familia
Ezkontidea(k)Aino Thauvón-Suits
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHelsinkiko Unibertsitatea
Imperial University of Dorpat (en) Itzuli
Hizkuntzakestoniera
finlandiera
suediera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, liburuzaina, literaturan aditua eta letrazalea
Enplegatzailea(k)Tartuko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEstoniako Zientzien Akademia
Tartu Dramatical Theatre Society (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaEstonian Socialist Revolutionary Party (en) Itzuli

Musicbrainz: 1e1a3591-206b-4c51-b7d0-f47652c74b7c Edit the value on Wikidata

Gustav Suits (Kurista, Estonia, 1883ko azaroaren 30a - Stockholm, Suedia, 1956ko maiatzaren 23a) estoniar poeta handienetakoa izan zen.[1]

Gustav Suitsek formazio literario klasikoa jaso zuen Tartuko Alexandre institutuan, eta bertan errusiera, alemana frantsesa ikasi zituen. Finlandieraz ikasi zuen ere, udara Finlandian pasatzen zuen artean.Irakurzalea handia izanik, Charles Darwinen, Karl Marxen, Friedrich Nietzscheren eragina jaso zuen. Tartuko Unibertsitatean seihileko bat egin ondoren, Helsinkin jarraitu zituen literatura ikasketak, eta han argitaratu zuen bere lehen poema bilduma.

1905etik 1916ra Estonia Gaztea (Noor-Eesti) mugimendu kulturaleko kide aktiboa izan zen. 1917tik 1919ra Gustav Suits Estoniako Alderdi Sozialista Iraultzailean aritu zen. 1921ean, estonierazko literatura goi-mailako ikasketetan irakasten lehena izan zen. 1924an Estoniak literatura elkarte akademikoa sortu zuen.

1941ean Gustav Suitsen etxea sute batek suntsitu zuen eta bertan ehunka eskuizkribu galdu ziren. 1943tik 1944ra Estoniako Idazleen Batasuna (Eesti Kirjanike Liit) zuzendu zuen. 1944an, 70.000 estoniar ingururekin ihes egin zuen sobietar okupaziotik. Familiarekin bizi izan zen Stockholmen, eta han idatziko zituen bere poema gehienak eta ikerketa artikulu gehienak. Gustav Suits 1956an hil zen eta Skogskyrkogården lurperatu zuten.

Obra nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Elu tuli (Bizitzaren sua) (Olerkiak, 1905)
  • "Sihid ja vaated" (Saiakerak, 1906)
  • Tuulemaa (Haizearen herrialdea) (Olerkiak, 1913)
  • "Ohvrisuits" (Olerkiak, 1920)
  • "Kõik on kokku unenägu" (Dena ametsa da) (Olerkiak, 1922)
  • Lapse sünd (Haurraren jaioberria) (Balada, 1922)
  • "Noor-Eesti nõlvakult" (Saiakerak, 1931)
  • Tuli ja tuul (Sua eta haizea) (Olerkiak, 1950)
  • 1939: Izar Zuriaren Ordena, III. klasea[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Biographie de Gustav Suits. litterature-estonienne.com.
  2. (Estonieraz) «Teenetemärkide kavalerid» Vabariigi Presidendi Kantselei (kontsulta data: 2025-04-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]