Gustave Courbet
| Gustave Courbet | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ornans, 1819ko ekainaren 10a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | La Tour-de-Peilz, 1877ko abenduaren 31 (58 urte) |
| Hobiratze lekua | Cimetière Communal d'Ornans (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | ezkongabea |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Académie Suisse (en) |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Irakaslea(k) | Charles-Antoine Flajoulot Charles de Steuben (en) Nicolas-Auguste Hesse (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, eskultorea, Communarda, marrazkilaria eta artista bisuala |
| Lantokia(k) | Paris eta Ornans |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | |
| Influentziak | Katsushika Hokusai, Caravaggio, Peter Paul Rubens, Rembrandt, Diego Velázquez eta Francisco de Zurbarán |
| Kidetza | Commune Council (en) |
| Mugimendua | Errealismoa |
| Genero artistikoa | erretratua animal painting (en) genero-margolana paisaia margolaritza biluzia izadi hila |
Jean Désiré Gustave Courbet (Ornans, Doubs, 1819ko ekainaren 10a – La Tour-de-Peilz, Vaud, 1877ko abenduaren 31) frantziar margolaria izan zen, XIX. mendeko mugimendu errealistako buruetakoa. Errealismoaren bidez, Théodore Géricault eta Eugène Delacroix margolarien gisako mugimendu erromantikoa eta Barbizongo eskola eta inpresionismoa lotu ziren. Garaiko politikarekiko engaiamendua erakutsi zuen Coubertek, eta 1871ko Parisko Komunan parte hartu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan sorterriko ikuspegiak margotu zituen. 1840an Parisa aldatu zen,eta zuzenbide ikasketak egiteko asmoa zuen arren, Louvreko maisuen obrak ikertzen hasi zen bete-betean. XVI. eta XVII. mendeetako espainiar, flandriar, veneziar eta holandar margolarien obrak kopiatuz ikasi zuen teknika. 1844an onartu zioten lehen obra Pariseko Erakusketa Ofizialean: Autoportrait au chien noir. Erakusketa horretan parte hartu zuen orobat 1845 eta 1846. urteetan, eta hasierako obra haiek erromantizismoaren kutsu nabarmena zutela azpimarratu beharra dago.
Errealismorako joera eta zaletasuna 1848-1857 bitarteko urteetan nagusitu zen Courbeten obran. Haren margolaritzaren eta pentsamoldearen bilakaeran eragile asko dira aipagarriak, baina bereziki azpimarratzekoa da Iraultza, eta, orobat, Proudhon filosofo anarkistaren ideiak, zeinak, artearen balio soziala ilustratzeko, Courbeten obrak erabili baitzituen. Lehenengo obra errealista nagusiak honako hauek dira: Ilunabarra Ornansen (1848-49, Lilleko museoa), Ehorzketa Ornansen (1850, Louvre, Paris) eta Flageyko nekazariak azokatik itzuleran (1850, Besançongo museoa), hirurak 1848-1850 bitartekoak. Halako xehetasun harrigarriez irudikatu zituen nekazariak eta burgesak koadro horietan, ezen ordura arte genero-pinturatzat hartu ohi zena pintura historiko bihurtu baitzuen berak. Aurrerantzean gero eta egiatasun biziagoz islatu zuen errealitatea (Lantegia, Louvre, Paris; Harginak, hondatua gaur egun).
1860ko hamarkadan emakumezko biluzien irudi bikainak egin zituen, errealismoaren joerari jarraituz horiek ere. 1853an eskandalu handia piztu zen, Bainu-hartzaileak obrarekin, eta 1875ean, berriz, Emakume gazteak Senaren ertzean margolanarekin. Bigarren obra horretan Courbet inpresionismoaren ezaugarrien iragarle agertzen zen, eta joera horren beraren erakusgarri izan ziren azken hamarraldian margotu zituen paisaiak, itsasertzeko eszenak, ehiza-irudiak eta animaliak.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Autoerretratua (Gizon etsia), 1843–1845
Bilduma pribatua -
Harginak, 1849,
Galerie Neue Meister, Dresden -
Bonjour, Monsieur Courbet, 1854,
Fabre museoa, Montpellier -
Borrokalariak, 1857,
Arte Ederretako museoa, Budapest -
Irlandar ederra, 1866
Metropolitan Museum of Art, New York
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/11/08 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.