Gustave Eiffel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gustave Eiffel
Gustave Eiffel 1888 Nadar.jpg
Bizitza
Jaiotza Dijon1832ko abenduaren 15a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1923ko abenduaren 27a (91 urte)
Hezkuntza
Heziketa École Centrale Paris
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea Ingeniaria, arkitektoa, ingeniari zibila eta ekintzailea
Lan nabarmenak Garabit viaduct
Bridge of Las Tres Fuentes
Q3397571
Jasotako sariak
Gustave Eiffel signature.svg

Alexandre Gustave Eiffel (Dijon, Frantzia, 1832ko abenduaren 15a - Paris, Frantzia, 1923ko abenduaren 27a) arkitekto eta ingeniari frantziarra izan zen. Egitura metalikoetan espezializatu zen. Mundu osoan ezaguna egin zen Eiffel Dorrea eraiki zuelako.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metalezko eraikuntzak egin zituen batez ere, eta zubi eta geltoki ugari egin zituen. Obrarik ospetsuena Parisko Eiffel dorrea da (320 m garai, 1887-1889).

Aerodinamikazko lehenengo laborategia antolatu zuen Frantzian (Auteuil, 1912).

Euskal Herrian egin zituen obren artean, aipagarriak dira Donostiako geltokiko markesina (1881), Donostiako Boulevardeko kioskoa, eta Errobi ibaiaren gaineko zubia Baionan.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eiffel dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eiffel Dorrea»

Parisen altxatzen den burdinazko eraikuntza da. 320 m-ko altuera du. Gustave Eiffel ingeniariaren esanetara eraiki zen 1887-1889 bitarteko urteetan eta 1889. urtean inauguratu zen, urte hartako erakusketa unibertsalarekin batera. Lau oin ditu euskarri gisa, eta piramide luze baten itxura du. Parisko eraikuntza ezagunena da. Irrati antenak jarri ziren bertan eta, 1959tik aurrera, telebistakoak (hasieran 300 m-ra eta gero 20 metro gorago).

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustave Eiffel Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]