Guttorm I.a Norvegiakoa
Itxura
Guttorm I.a Norvegiakoa | |||
---|---|---|---|
1204 - 1204 ← Haakon III.a Norvegiakoa - Inge II.a Norvegiakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1199 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Trondheim, 1204ko abuztuaren 11 (4/5 urte) | ||
Hobiratze lekua | Nidaros katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Sigurd Lavard | ||
Leinua | House of Sverre (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna |
Guttorm Sigurdsson (antzinako eskandinavieraz: Guttormr Sigurðarson; 1199 – Trondheim, 1204ko abuztuaren 11) Norvegiako erregea izan zen 1204ko urtarriletik hil zen arte.
Sigurd Lavarden semea eta Sverre Norvegiakoaren biloba izan zen. Birkebeiner fakzioak errege izendatu zuen 1204ko urtarrilean, Haakon III.a erregea hil zenean. Errege berriak lau urte zituenean, Haakon Zoroa erregeorde izendatu zuten. Izendapen honek Birkebeinertarren eta Baglerren fakzioen arteko gerra zibila berrezartzea eragin zuen, azken hauek Valdemar II.aren laguntzarekin.
Guttorm 1204ko abuztuan gaixotu eta hil zen, eta 1207an erreinua aldi baterako banatzeko akordioa lortu zen.