Edukira joan

Gwenddoleu ap Zeidio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gwenddoleu ap Zeidio
monarka

Bizitza
Jaiotza520
HerrialdeaKingdom of Carwinley
BizilekuaCarwinley (en) Itzuli
Heriotza573 (52/53 urte)
Familia
AitaCeidiaw mab Arthwys
Haurrideak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Gwenddoleu ap Zeidio (573an hila) Gwenddolau bezala ere idatzitakoa, Arfderydden (gaur egungo Arthuret) gobernatu zuen britaniar jatorrizko errege bat izan zen. Erroma osteko Britaniako Erresuma egungo Eskoziako hego-mendebaldean eta Ingalaterrako ipar-mendebaldean kokatuta zegoen, Hadrianoren harresitik hurbil eta Carlisle inguruan. Carwinley, Longtownetik gertu, Carlisletik iparraldera, Cumbrierazko Caer Wenddolau-tik (Gwenddolauren gotorlekua) eratorria izan daiteke. Liddel Strengtheko esparru gotortua Caer Wenddolau izan liteke baita.[1]

"Iparraldeko gizonak"

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonedd Gwŷr y Gogledd genealogiak Gwenddoleu "Iparraldeko Gizonetako" bat bezala erregistratzen du, Yr Hen Ogledd (Ipar Zaharra) ohiko Coel Hen errege mitikoa bere bir-bir-bir-birraitona izanik. Genealogiak Gwenddoleuren bi anaien izenak gorde zituzten baita: Nudd eta Chof.

Jaiotza eta lehen urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gwenddoleuren aita Zeidio ap Arthwys zen. Bere anaiei buruz gutxi dakigu. Nudd izeneko anaia batzutan Lludd Llaw Eraint pertsonai mitikoarekin lotu da, bere semea "Gwyn ap Nudd" deitu baitzen.[2]

Zeinioren anaia, Eliffer Gosgorddfawr, Ebrauc-eko errege bat zela uste da, Eboracum antzinako erromatar gotorlekua zena. Elifferrek Gwrgi eta Peredur izeneko bi seme izan zituen (hala ere, hamabi ere izan zitezkeen guztira).[3]

Ez dakigu Arfderyddeko Erresuma noiz sortu zen edo Gwenddoleuk, bere aitak edo beste norbaitek sortu zuen, baina sortzekotan jada Anglo-Saxoien kolonizazio eta konkisten aldian eman zen, 547tik aurrera.

Ezer gutxi ezagutzen da bere erregealdiaz, baina, Annales Cambriae-n deskribatzen den bezala, Efrogeko (Ebrauc) ko-errege ziren Elifferren semeek, Peredur eta Gwrgi Arfderyddeko guduan Gwenddoleu hil zutenean amaitu zen, 573an. Posiblea da bere oinordekoa, Arfderyddeko tronua hartu zuena, Gwenddoleuren anaietako bat izan zela. Arfderyddeko gudua garaiko ohiko konfliktu bat izan zen. Erromatarren alde egitearen ondorez sortutako botere hutsunearen ondorioz, baita britaniarrek praktikatzen zuten "ondorengotza zatikatuaren" ondorioz ere, erresumak behin eta berriro zatitzen eta batzen ari ziren, eta mugak behin eta berriro aldatzen ziren. Erresumatxo txikiak sortzen ziren erregen semeei emateko, eta hauek hiltzean ondorengotza arazoak ematen ziren.[4]

Galesezko mitologian, Britainia Handiko Uharteko Hamahiru Altxorretako baten jabea da: xake taula /gwyddbwyll taula magikoa. Piezak prest baleude, bakarrik joko lukete. Taula urrezkoa zen, eta figuratxoak zilarrezkoak.

Gwenddoleuk arturiar kondairan parte hartzen ez duen arren, bere gorteko aholkulari Myrddin izan zen kondaira arturiarren Merlin aztiaren oinarria. Godofredo Monmouthekoaren Vita Merlini-n, Myrddin (Merlin), Gwenddoleuren heriotzaren ondoren, atsekabez zoratu eta Kaledoniako oihanera ihes egin zuela esaten da. Gwenddoleu eta Myrddin-en oroitzapena galesezko literaturan gorde zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Breeze, Andrew. (2012). The name and battle of Arfderydd, near Carlisle. Journal of Literary Onomastics.
  2. Bartrum, Peter. (1993). A Welsh classical dictionary: people in history and legend up to about A.D. 1000, Aberystwyth (GWENDDOLEU ap CEIDIO). National Library of Wales, 355-356 or..
  3. «The Dialogue of Myrddin and Taliesin» www.ancienttexts.org (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
  4. «Trioedd Ynys Prydein: The Triads of the Island of Britain. Third edition. Ed. and trans. Rachel Bromwich. Cardiff: University of Wales Press, 2006. cxvi + 559 pp. £65. ISBN 0–7083–1368–8» Forum for Modern Language Studies 43 (3): 326–327. 2007-01-01  doi:10.1093/fmls/cqm045. ISSN 1471-6860. (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]