Mitra muin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gyromitra esculenta» orritik birbideratua)
Mitra muina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaDiscinaceae
GeneroaGyromitra
Espeziea Gyromitra esculenta
Fr., 1849
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapel ganbila
 
hanka biluzik dago
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mitra muina edo mitra ziza (Gyromitra esculenta) Gyromitra generoko onddo espezie bat da.[1] Pozoitsua gordinik, jangarria da ondo egosi ondoren, hala ere, jangarritasuna eztabaidagarria da, batzuetan heriotza ere eragin baitu, batez ere haurrengan. Sorian kantitate handietan biltzen ziren Frantziara eta Italiara lehortuta esportatzeko. Badirudi gaur egun erabat debekatuta dagoela saltzea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, globo itxurakoa, puztua, irregularra, Barnehutsa, burmuinaren itxurakoa, gainazal osoa estaltzen duen zimur eta irtengune bihurgunetsu sakonekin, marroi-gaztaina kolorekoa, arre-morexka hezetutako zatietan, barnealdea zuria.

Himenioa: Himenioak kapelaren kanpoaldea estaltzen du.

Hanka: Normalean laburra (2 - 6 x 1,5 - 3), zilindrikoa, luzetarako zimur batzuekin, Barnehutsa, zurixka edo arrosaz zerbait koloreztatuta.

Haragia: Mehea, hauskorra, zapore ahulekoa eta ia usaingabea.[2]

Etimologia: Gyromitra terminoa grekotik dator, biribila esan nahi duen "gyros" hitzetik eta diadema esan nahi duen "mitra" hitzetik. Esculenta epitetoa latinetik dator, "esculentus" hitzetik, jateko balio duela esan nahi du. Bere jangarritasunagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona lehortuta, hala ere, kontu handiz ibili beharreko perretxikoa da, gordinik oso arriskutsua izan daiteke, baita hilgarria ere. Noizbait freskotan kontsumitzen bada, denbora luzez prestatzea gomendatzen da, kantitate txikiak kontsumitzea, eta ez otordu jarraituetan.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gyromitra infula delakoarekin, antzeko kolorea eta neurriak ditu, honek ordea, zati handi uhindu, leun eta bananduez osatutako mitra du. Gyromitra gigas berriz, askoz handiagoa da, kolore argiagoa du, hurrarena, eta ia ez du oinik.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian koniferoen basoetan (pinuak, alertzeak, izeiak), baso mugetan, erretako leku zaharretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Asia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 725 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 68 or. ISBN 84-7173-211-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 532 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 621 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]