Edukira joan

Hélia Correia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hélia Correia
Bizitza
JaiotzaLisboa, 1949ko otsaila (77 urte)
Herrialdea Portugal
Hezkuntza
HeziketaSchool of Arts and Humanities of the University of Lisbon (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, antzerkigilea, olerkaria eta literaturan aditua
Jasotako sariak

IMDB: nm5571806 Musicbrainz: 82abd689-3584-4dfc-a84e-d4b80b1f5a90 Edit the value on Wikidata

Hélia Correia (Lisboa, Portugal, 1949ko otsaila) portugaldar idazlea eta itzultzailea da eta 2015ean Camões Saria jaso zuen.[1]

Hélia Correia Lisboan jaio zen 1949ko otsailean, eta Mafran hazi zen, amaren familiaren lurraldean hain zuzen, non lehen eta bigarren hezkuntzako eskolara joan zen.[2][3]Lisboan amaitu zituen bigarren mailako ikasketak, eta Lisboako Unibertsitateko Letren Fakultatean[1]ere izan zen. Han Filologia Erromanikoan graduatu zen, eta geroago graduondoko ikastaro bat egin zuen Antzinaroko Antzerki Klasikoan.[4][1] Portugesezko irakaslea izan da bigarren hezkuntzan, baita hainbat itzulpenen arduraduna ere.[3][5]

1968an hasi zen poesia argitaratzen egunkarietako (Diário de Lisboa, República eta A Capital), aldizkarietako (Vértice) eta antologietako literatur orrietan. 1981ean, O Separar das Águas eleberriarekin egin zuen debuta; 1982an, O Número dos Vivos lanaren txanda izan zen. O Bando antzerki taldeak taularatutako Montedermo eleberriak nolabaiteko protagonismoa eman zion egileari. Ikuspuntu horrek Correiak antzerkiarekiko eta Grezia klasikoarekiko duen gustua islatu zuen oso gaztetatik.[6] Casa Eterna eta Soma eleberriak ere nabarmentzen dira bere literatur ekoizpenean. Poesian, A Pequeña Morte / Esse Eterno Canto lanarekin gailentzen da.[6] 2010ean, Hélia Correiak Adoecer (Mina) eleberri biografikoa argitaratu zuen , eta bertan Elisabeth Siddalen eta Dante Gabriel Rossetti poeta eta margolari prerrafaelistaren arteko maitasun istorioa jorratu zuen. 2012an, A Terceira Miséria (Hirugarren Miseria) lana argitaratu zuen, eta bi poesia sari irabazi zituen.

  • 2015ean Camões Saria eman zioten.
  • 2017an Galizierazko emakume idazleen elkarteak Galego Unibertsal izendatu zuen.[7]
  • Fikzioa
    • 1981 - O Separar das Águas
    • 1982 - O Número dos Vivos
    • 1983 - Montedemo
    • 1985 - Villa Celeste - Novela ingénua
    • 1987 - Soma
    • 1988 - A Fenda Erótica
    • 1991 - A Casa Eterna
    • 1996 - Insânia
    • 2001 - Lillias Fraser (Premio de Ficçión del Pen Club)
    • 2001 - Antartida de mil folhas
    • 2002 - Apodera-te de mim
    • 2006 - Bastardia
    • 2008 - Contos
    • 2010 - Adoecer (Traducida al español como Dolencia, publicada por La Umbría y la Solana en 2021).
    • 2018 - Um Bailarino na Batalha
  • Poesia
    • 1986 - A Pequena Morte / Esse Eterno Canto
    • 2012 – A Terceira Miséria
  • Antzerkia
    • 1991 - Perdição, Exercício sobre Antígona
    • 1991 - Florbela
    • 2000 - O Rancor, Exercício sobre Helena
    • 2005 - O Segredo de Chantel
    • 2008 - A Ilha Encantada (versión para jóvenes de William Shakespeare)
  • Haurrentzat
    • 1988 - A Luz de Newton

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 Relógio D'Água Editores. (17 de junio de 2015). Hélia Correia Recebe Prémio Camões. .
  2. ↑ Literatura: Hélia Correia distinguida com Prémio Vergílio Ferreira 2013 pela Universidade de Évora. 19 de febrero de 2013.
  3. 1 2 Hélia Correia é a vencedora do Prémio Camões. 17 de junio de 2015.
  4. ↑ Mariana Pereira. (17 de junio de 2015). Hélia Correia é Prémio Camões 2015. .
  5. ↑ Maria João Costa. (21 de febrero de 2013). Hélia Correia vence Prémio Correntes d'Escritas. .
  6. 1 2 Infopédia. Hélia Correia. .
  7. ↑ Revista Blimunda n.º 61 (Junio de 2017), pág. 6.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]