Höstsonaten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Höstsonaten
Datuak
Jatorrizko izenburua Höstsonaten
Izenburua euskaraz Udazkeneko Sonata
Urtea 1978
Estreinaldia 1978ko urriaren 8a
Generoa drama
Herrialdea  Mendebaldeko Alemania
 Suedia
Iraupena 99 minutu
Banatzailea New World Pictures (AEB)
Zuzendaria
Ingmar Bergman
Ekoizleak
Katinka Faragó
Gidoilariak
Ingmar Bergman
Aktoreak
Ingrid Bergman
Liv Ullmann
Lena Nyman
Halvar Björk
Musikagileak
Frédéric Chopin
Argazkilariak
Sven Nykvist
Jatorrizko hizkuntza
suediera
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Höstsonaten (alemanez Herbstsonate eta euskaraz Udazkeneko Sonata) 1978ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da.

Filmak pianojole ospetsu bat eta bere alaba arduragabearen arteko gatazka azaltzen du. Ingrid Bergman aktorearen zinemarako film batetako azken antzezpena izan zen. Soinu banda Frédéric Chopin poloniar musikagilearen piano doinuek osatu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Charlotte (Ingrid Bergman) nazioartean ospea duen pianojolea da. Bi alaba ditu: Helena (Lena Nyman) duela urte askotatik ezgaitua dago. Eva (Liv Ullmann), alaba zaharrenak, bere seme bakarra istripu batean itota galdu du, eta Suediako herri bateko Viktor (Halvar Björk) izeneko apaiz luterano batekin ezkondua dago. Charlotte urte askoz bere lankide eta lagun izan den Leonarden heriotza ikusi berri du. Evak bere ama duela zazpi urtetatik ez du ikusi, hortaz, Leonarden heriotzaren gertaera amari idatzi eta elizetxean egun batzuk atseden har dezan eskatzeko aprobetxatuko du.

Charlotte etxera iritsiko da. Bere ailegatzearen ondoren, Evak amari Helena bere eta Viktoren zaintzapean bizi dela jakinaraziko dio, amak ospitalean zela uste arren. Gordintasun emozionalez beteriko solasaldi batean, Charlotte eta Evren artean urteetan egon diren oroitzapen eta umilazioak azaleratuko dira. Ama eta alabaren gaueko solasaldian zehar emozioek gainezka egingo dute. Dena baretzean, Charlottek aintziraren alboko etxea lasaitasunez utzi eta bere piano kontzertista hiritar bizimoduari berrekingo dio. Parrokia txikian, Eva eta Viktorrek beren bizimodu lasaiarekin jarraituko dute, Helena zainduz eta desagertutako euren semearen oroitzapenarekin batera.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]