Hürrem Sultan
Hürrem Sultan | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1533 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Rutenia, 1502 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Istanbul, 1558ko apirilaren 18a (55/56 urte) | ||
Hobiratze lekua | Süleymaniye meskita | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Suleiman I.a (1531 (egutegi gregorianoa) - 1558ko apirilaren 15a (egutegi gregorianoa)) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Osmanliar Dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ezkontidea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Greek catholic church (en) ![]() sunismoa |
Hürrem Haseki Sultan (Rohatyn, c. 1502 - Istanbul 1558), Suleiman I.aren laugarren emaztea izan zen, sultan horren emazte legitimo bakarra irizpide legalen arabera. Mendebaldean, Roxelana, Rosselana, Roxelane, Roxelana, Roxolana, Rossa eta Fortunata izenez ere ezagun egin zea, baina otomandar inperioan Hürrem Sultan izen ofizialarekin ezagutu zen. Sultanari "poza dakarkiona" nolabait. Baliteke bere jatorrizko izena Aleksandra edo Anastasia Lisowska izatea. . Esklabo gisa irits izen Otomandarren Inperioko gortera eta emakumea izanik inperioo hartan lor zitekeen botere maila handienak eskuratu zituen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jatorri eslaviarrekoa zen seguruenik, Rohatyn herrian jaioa, Poloniako Erresumako Rutenian 1510ean, tartaroek bahitu eta Krimean saldu zuten; ondoren, Istanbulen esklabo gisa opari eman zioten Selim I.a sultanari. Haren harenean odaliska bihurtu zen, Suleiman I.a edo Handia sultan izatera iritsi zen arte, non sultanaren emazte legitimo bakarra bihurtu zen, Inperioa sortu zenetik ezohiko gertaera.
Hürrem Sultanek sei seme-alaba izan zituen: Mehmed (1521-1543), Mihrimah (1522-1578), Abdullah (1522-1526), Selim (1524-1574), Bayezid (1525 edo 1526 -1561) eta Cihangir (1531-1553). Laugarren semea Selim II.a izenarekin tronura igo zen, Suleiman aita eta haren anaia nagusiak hil ondoren.
Bere türbe edo mausoleoa Istanbulgo Süleymaniye meskitan dago, senar sultanarekin batera dago han ehortzia.