Hüsker Dü
| Hüsker Dü | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Saint Paul |
| Musika mota | rock alternatiboa, hardcore punk eta post-hardcorea |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1979 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | New Alliance Records (en) SST Records Warner Bros. Records Alternative Tentacles |
| Bob Mould (en) Greg Norton (en) Grant Hart (en) | |
| Informazio gehigarria | |
| officialhuskerdumerchandise.bigcartel.com | |
Hüsker Dü hardcore rock eta punk musika talde estatubatuarra da, Minnesotako Saint Paul hirian sortua. Bob Mould gitarra-jotzaile, konpositore eta kantariak, Greg Norton baxu-jotzaileak eta Grant Hart bateria-jotzaile, konpositore eta kantariak osatu zuten. 1987ko abenduan banandu zen, aurrerapen komertziala egin berritan, Warner diskoetxean argitaratutako bi diskoak Billboard 200ean sailkatu berriak zituztela: Candy Apple Grey, 1986ko maiatzaren 3an, 140. postuan, eta Warehouse: Songs and Stories, 1987ko martxoaren 7an, 117.ean.[1] 2017ko[2] irailaren 14an Grant Hart minbiziaren ondorioz hil zen, 56 urterekin.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hastapenak (1978-1983)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hüsker Dü 1978an eratu zen Saint-Paulen.[3] Izenak “Gogoratzen haiz?" esan nahi du norvegieraz (egiaz, Husker du? da). Hastapenetan, single batzuk eta zuzeneko disko bat atera zituzten, Land Speed Record, beren New Alliance diskoetxean. Diskoak hastapenetako konpromisorik gabeko hardcore punka finkatu zuen.
Everything Falls Apart eta Metal Circus 1983an kaleratu zituzten, bigarrena SST diskoetxean. Joera The Byrds-en Eight Miles High-en susperraldi elektriko bati buruzko hardcore punkaren eta musika psikodelikoaren arteko nahasketa ordu arte ezezagun batera zehaztu zen. Hardcore punk generoan, Zen Arcade hurrengo kontzeptu album bikoitzarekin pausa bat eman zen.
Zen Arcadetik bereizketara (1984-1987)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldeak New Day Rising kaleratu zuen 1985ean, konposizio are zorrotzagoekin. Flip Your Wig, azken ariketa independentea, Warner disko-etxe nagusirako aldaketa markatu zuen Candy Apple Greyrekin (1986).
Hart-ek Dead Set on Destruction bezalako doinu disonanteak findu zituen eta Mould-ek Too Far Down eta Hardly Getting Over It elegia barnerakoi beltzak aurrera eramatearekin batera. Kritikak albuma txalotu zuen, eta nahiz eta eskuragarriagoa izan, entzulego nagusiaren onarpena ez zen iritsi. Warehouse: Songs and Stories izan zen hamarkada bateko esperimentazioaren beltxargaren kantua. 1987an, taldeko tentsioak eten egin ziren, eta David Savoy managerrak bere buruaz beste egin zuen. Hüsker Dü abenduan banandu zen.[1] Grant Hartek Nova Mob sortu zuen eta Bob Mouldek 1989an bakarkako lehen diskoa kaleratu.
Eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1978 eta 1987 bitartean, hardcore punketik gertu zegoen estilo original bat garatu eta beren belaunaldiko formakuntza oldarkor eta aurresanezinenetako bat bilakatu ziren. Oso emankorrak izanik, zazpi urtean zortzi disko ekoitzi zituzten, horietako bi, bikoitzak. Gitarren talde alternatiboen belaunaldi oso batean duten eragina ordainezina da egun. Nirvana, Pixies, Foo Fighters edota Therapy? bezalako taldeek haien ondare musikala aldarrikatu dute.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982: Land Speed Record, zuzenean (SST Records)
- 1983: Everything Falls Apart (Reflex Records)
- 1983: Metal Circus (SST Records)
- 1984: Zen Arcade disko bikoitza (SST Records)
- 1985: New Day Rising (SST Records)
- 1985: Flip Your Wig (SST Records)
- 1986: Candy Apple Grey (Warner Bros)
- 1987: Warehouse: Songs and Stories disko bikoitza (Warner Bros)
- 1994: The Living End
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Statues / Amusement (live) (1981eko urtarrila, Reflex)
- In a Free Land / What do I Want? / M.IC (1982ko maiatza, New Alliance)
- Eight Miles Eight / Masochism World (1984ko apirila, S.S.T.)
- Makes No Sense at All / Love Is Alll Around (1985eko abuztua, S.S.T.)
- Don't Want to Know If You Are Lonely / All Work No Play (1986ko otsaila, Warner)
- Sorry Somehow / All This I've Done for You (1986ko iraila, Warner)
- Could You Be the One? / Everytime (1987ko urtarrila, Warner)
- Ice Cold Ice / Gotta Letta (1987ko ekaina, Warner)
Bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sunshine Superman (Donovan); Ticket to Ride, She's a Woman, Helter Skelter (The Beatles); Sheena is a Punk Rocker (Ramones); Eight Miles Eight (The Byrds).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) Joshua Klein. (14 août 1998). «Hart's at the Heart of Husker Du» Chicago Tribune..
- ↑ «Husker Du Drummer Grant Hart Dies at 56» Billboard 2017.
- ↑ (Ingelesez) Azerrad, Michael. Our Band Could Be Your Life. Little Brown and Company, 2001. ISBN 0-316-78753-1.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sabatier, Monique. (1987). «Chassez le punk, le Hüsker düre» Nineteen (Toulouse: Association Nineteen) 22: 34-35. ISSN 0757-1984...
- (Ingelesez) Michael Azerrad, Our Band Could Be Your Life — Scenes from the American Indie Underground, 1981-1991, Back Bay Books / Little, Brown and Company, NY, 2001, 158–195. orr. ISBN 0-316-78753-1