HIESaren Nazioarteko Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
HIESaren Nazioarteko Elkartea
Datuak
Izen laburraIAS
Motaerakundea, sarbide irekiko argitaletxea eta irabazteko asmorik gabeko erakundea
HerrialdeaSuitza
Jarduera
Kide kopurua190
Agintea
LehendakariaFrançoise Barré-Sinoussi, Adeeba Kamarulzaman (en) Itzuli, Linda-Gail Bekker (en) Itzuli eta Helene D. Gayle (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1988
webgune ofiziala
Twitter: iasociety Instagram: iasociety Youtube: UC43XbxjX7RZZ_gK9Vt8Z8FA Edit the value on Wikidata
Françoise Barré-Sinoussi IASeko buru oiha, GIBa aurkitu zuen 1983an .
HIESaren Nazioarteko XIX. Konferentzia, Washington DC-n

IAS - HIESaren Nazioarteko Elkartea (International AIDS Society ingelesez ), GIB-a aztertzen duen munduko elkarte profesional handiena da, 190 herrialde baino gehiagoko kideek GIB/HIESaren arlo guztiak lantzen dituzte.[1] Nazioarteko bi kongresu ospetsuenetariko kudeatzailea da; HIESari buruzko Nazioarteko Konferentzia eta Patogeniari buruzko Konferentzia; tratamendua eta prebentzioa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988an sortu zen Stockholmoko HIESari buruzko Nazioarteko IV. Konferentzian, egoitza Suediako hiriburuan ezarriz.[2] 2004an Genevara eraman zuten egoitza nazioarteko beste erakunde batzuekin loturak sendotzeko, batez ere Munduko Osasunaren Erakundearekiko.

Lehendakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HIESaren Nazioarteko Konferentziaren azken egunean hautatzen da Lehendakaria eta 2 urteko agintaldiaren ostean berriro hautatu daiteke.

IASko lehendakaria GIB/HIESaren aurkako ekintzaren nazioarteko lidertzat hartzen da eta helburua lortzeko politikak eratu, ebaluatu eta martxan jartzeko betebeharra du. Kolaborazio zuzena du OMErekin, ONUSIDArekin eta estatuetako osasun ministerioekin. Zein ikertzaileri diru-laguntzak eman aholkatu eta Nazioarteko Konferentzia zuzentzen du. Egungo lehendakariak 2022a arte du kargua, Malaysiako Adeeba Kamarulzaman.

Epea Izena Herrialdea
1988-1990 Lars Kallings Suedia
1990-1992 Paul Volberding AEB
1992-1994 Peter Piot Belgika
1994-1998 David A. Cooper Australia
1998-2000 Mark Wainberg Kanada
2000-2002 Stefano vella Italia
2002-2004 Joep lange Herbehereak
2004-2006 Helene D. Gayle AEB
2006-2008 Pedro Cahn [3] Argentina
2008-2010 Julio Montaner Argentina
2010-2012 Elly Katabira Uganda
2012-2014 Françoise Barré-Sinoussi Frantzia
2014-2016 Chris Beyrer AEB
2016-2018 Linda-Gail Bekker Zimbabwe
2018-2020 Anton Pozniak Erresuma Batua
2020-egun Adeeba Kamarulzaman Malaysia

HIESaren aurkako Nazioarteko Konferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985az geroztik urtero egiten dira GIB/HIESaren aurkako mundu mailako konferentziak datuak, azken ahaleginak eta gaixotasunaren aurkako borrokan egindako aurrerapenen berri emateko. 1988an sortu berria zen IASek hurrengo konferentziak antolatzeko konpromisoa hartu zuen, 1994an bi urtean behin egitea erabaki zuten. 2022ko Konferentzia Montrealen ospatuko da uztailaren 29a eta abuztuaren 2a bitartean.

Edizioa Urtea Campusa Leloa
I 1985 Atlanta -
II 1986 Paris -
III 1987 Washington -
IV 1988 Stockholm -
V 1989 Montreal HIESaren erronka zientifiko eta soziala
VI 1990 San Frantzisko HIESa 90. hamarkadan: zientziatik politikara
VII 1991 Florentzia Zientzia HIESari aurre egiteko
VIII 1992 Amsterdam HIESaren kontra batutako mundu bat
IX 1993 Berlin -
X 1994 Yokohama HIESaren aurkako erronka globala: elkarrekin etorkizun alde
XI 1996 Vancouver Mundu bat, itxaropen bat
XII 1998 Geneva Hutsunea ixtea
XIII 2000 Durban Isiltasuna hautsiz
XIV 2002 Bartzelona Ekintzarako ezagutza eta konpromisoa
XV 2004 Bangkok Guztientzako sarbidea
XVI 2006 Toronto Betetzeko garaia da
XVII 2008 Mexico Hiria Ekintza unibertsala orain
XVIII 2010 Viena Eskubideak hemen eta orain
XIX 2012 Washington Elkarrekin ibilbidea aldatuz
XX 2014 Melbourne Erritmoa areagotu
XXI 2016 Durban Berdintasunez sartzeko eskubideak orain
XXII 2018 Amsterdam Oztopoak apurtzen, zubiak eraikitzen
XXIII 2020 San Frantzisko BIRTUALA
XXIV 2022 Montreal[4] ?

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]