Mendebaldeko Pirinioetako populuen eta hizkuntzen bariazioaren historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
HIPVAL» orritik birbideratua)

Mendebaldeko Pirinioetako populuen eta hizkuntzen bariazioaren historia (frantsesez: Histoire des populations et variation linguistique dans les Pyrénées de l'ouest edo HIPVAL) kontinenteko zati horretako neolitizazio ondoko mikrobilakaera aztertzen duen ikerketa proiektua da. 2005ean hasi zuten eta polimorfismo klasikoen, ADN mitokondrialaren eta Y kromosomaren azterketan datza. Eremuak Euskal Herriaz gain, Bigorra, Aragoi, Kantabria, Chalosse, Errioxa eta Burgos ere hartzen ditu.

IKER ikerketa-zentrorako Beñat Oihartzabal du koordinatzaile nagusiak. Ikerketa taldean genetistak (Benoît Arveiler, David Comas, Stéphane Panserat eta Lluis Quitana-Murci), antropologoak (Pierre Darlu, Frédéric Bauduer eta Neskuts Izagirre) eta hizkuntzalariak (Ricardo Etxepare, Estibalitz Montoya, Beñat Oihartzabal, Jasone Salaberria, David Basterot eta Tristan Carrere) daude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.