HTLV

Wikipedia, Entziklopedia askea
HTLV
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPararnavirae
FilumaArtverviricota
KlaseaRevtraviricetes
OrdenaOrtervirales
FamiliaRetroviridae
GeneroaDeltaretrovirus
EspezieaPrimate T-lymphotropic virus 1
Baliorik ez Human T-lymphotropic virus
[[|]]

(Gizakien T zeluletako leuzemiaren birusa) Odol-zeluletan zenbait minbizi-mota eragin ohi duten bi birusen izena. 1970eko hamarkadaren amaiera aldera identifikatu zituzten lehen aldiz HTLV-I eta HTLV-II birusak. Immunitate-sistemako T linfozito deituriko zelulei erasotzean eragiten dute minbizia, T linfozitoak kontrolik gabe ugaritu eta ehunetan sartzen direlako. Erretrobirusen taldekoak dira biak, izan ere, informazio genetikoa DNAren molekuletan kodetu beharrean RNAn kodetzen baitute, besteek ez bezala. 1983 eta 1984an, beste erretrobirus bat aurkitu zen HIES (Hartutako Immuno-Eskasiaren Sindromea) gaitzaren zenbait kasurekin lotua, eta HTLV-III behin-behineko izena ipini zioten, baina, gaur egun, HIES gaitza eragiten duen birusari giza immunoeskasiaren birusa esan ohi zaio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]