Haavara hitzarmena
| Haavara hitzarmena | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | akordioa |
| Indarraldi | 1933ko abuztuaren 25a - |
| Kokaleku | Berlin |
| Herrialdea | Alemania |
| Koordenatuak | 52°31′N 13°23′E / 52.52°N 13.38°E |
| Parte-hartzaile | |
| Lanaren edo izenaren hizkuntza | aleman |
Haavara hitzarmena (hebreeraz: הֶסְכֵּם הַעֲבָרָה, heskem haavara, «transferentzia hitzarmena») Alemania naziaren eta erakunde sionisten arteko hitzarmen bat izan zen, 1933ko abuztuaren 25ean sinatua. Testua taxutzeko, hiru hilabetez negoziatzen aritu ziren Alemaniako Federazio Sionista, Anglo-Palestinar Bankua (Judu Agentziaren zuzendaritzapean) eta Alemania naziko agintari ekonomikoak. Haavara hitzarmena eragile garrantzitsua izan zen, 1933 eta 1939 artean 60.000 bat alemaniar juduk Palestinara migra zezaten ahalbidetzeko.[1]
Hitzarmen honi esker, nazien erregimen berriaren jazarpenetik ihesi zihoazen juduek beren ondasunen zati bat Palestinako Britainiar Mandatura transferitu ahal izan zuten.[2] Emigratzaileek Alemanian zituzten ondasunak saldu zituzten, Palestinako Mandatura bidaliko zitzaizkien funtsezko ondasunak (Alemanian fabrikatuak) ordaintzearren.[3][4] Hitzarmen polemikoa izan zen, eta Ze'ev Jabotinsky buruzagi sionista errebisionistak eta judu ez-sionista batzuek kritikatu zuten, bai eta Alderdi Naziko kideek nahiz Alemaniako publikoak ere.[4] Alemaniar juduentzat, akordioak gero eta etsaiagoa zitzaien giro batetik ihes egiteko bide bat izan zen; yishuv juduentzat —Palestinako juduen komunitatearentzat— langile etorkinak eta laguntza ekonomikoa lortzeko bide bat izan zen; alemaniar agintarientzat, juduek emigratzea erraztu zuen, eta nazien aurkako 1933ko boikota hautsi zuen. Boikot horrek babes masiboa zuen Europako eta Amerikako juduen artean, eta Alemaniako estatuak bere ekonomiarako mehatxu potentzialtzat zeukan.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Haavara» www.jewishvirtuallibrary.org.
- ↑ (Ingelesez) Krüger, C. G.. (2009). «Review of Zionism and Anti-Semitism in Nazi Germany» The English Historical Review 124 (510): 1208–1210. doi:. ISSN 0013-8266..
- ↑ (Ingelesez) «Arab-Israeli Wars: 60 Years of Conflict, Ha Avara» ABC-CLIO (kontsulta data: 2026-04-20).
- 1 2 3 (Ingelesez) Yf'aat Weiss, «The Transfer Agreement and the Boycott Movement: A Jewish Dilemma on the Eve of the Holocaust», Yad Vashem Shoah Resource Center
- ↑ (Ingelesez) Nicosia, Francis R.. (2000). The Third Reich and the Palestine Question. Transaction Publishers, 41-49 or. ISBN 978-0-7658-0624-6. (kontsulta data: 2026-04-20).
