Habia ildaskatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Habia ildaskatua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCyathus
Espeziea Cyathus striatus
Willd., 1787
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
inbutu-formako txapela
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Habia ildaskatua edo kabia ildaskatua (Cyathus striatus) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da[1]. Perretxiko bitxia, habia itxuragatik. Sukaldaritzarako interesik gabea. Badira beste espezie batzuk ere, txori habien itxura dutenak eta barruan arrautza moduko batzuk dituztenak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 cm-ko diametrokoa, kanpaia buruz beherako itxura du, enbor konikoa, txori habia baten itxurarekin irekita dagoenean, hasieran erabat itxia eta ilupaz estalia, ilelatzekin, kolore marroixka edo arre iluna, gero, mintz zurixka bat irekitzen da, laster desagertzen dena, barrualde ildaskatua eta peridioloak agerian utziz, kolore zurixkakoa dilista baten itxuraz eta hondoko hormari harizpi batez lotuta. Peridiolo kopurua, 12 eta 16 artean dira eta esporak horien barruan daude.[2]

Etimologia: Cyathus hitza latinetik dator, eta kopa esan nahi du. Striatus epitetoa ere latinetik dator eta ildaskatua esan nahi du. Bere barruko itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cyathus olla eta Crucibulum laeve delakoekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera, lurrean edo adar ustelen, hostoen, pinu-lumen eta abarren landare hondakinetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia, Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Hego Amerika, Zeelanda Berria.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 683 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 514 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 613 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 300 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]