Edukira joan

Habiba Sarabi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Habiba Sarabi

(2011)
Bizitza
JaiotzaMazar-e Sharif, 1956 (69/70 urte)
Herrialdea Afganistan
Hezkuntza
HeziketaKabulgo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, irakaslea, medikua, farmazialaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama
Alderdi politikoaTruth and Justice Party (en) Itzuli

Habiba Sarabi (Mazar-e Sarif, 1956), hematologoa eta Afganistango politikaria.

Afganistango talibanen ondorengo berreraikuntzaren erreformista nabarmena da. 2005ean, Hamid Karzai presidenteak Bamiyan Probintziako gobernadore izendatu zuen 2005etik 2013 arte, eta herrialdeko edozein probintziatako gobernadore izendatu zuten lehen emakumea izan zen. Aurretik, Emakumearen eta Kultura eta Hezkuntza Ministerioetan aritu zen Karzairen gobernuan. Sarabi erabakigarria izan da emakumeen eskubideak sustatzen eta ordezkaritzari eta ingurumenari dagozkien gaietan. Afganistango hazara etniakoa da. Bere abizena batzuetan Sarobi idazten dute.[1][2][3][4]

Habiba Sarabi Mazar-e Sarif-en jaio zen eta gaztaroa herrialde osoan zehar bidaiatzen igaro zuen aitarekin. Familiako neska bakarra zen, lau anai-arrebekin. Berek holan kontatzen du:

"Aitak ni baino gehiago maite zituen. Arrazoirik gabe jipoitzen ninduten beti; aita anai-arrebekin haserretzen zen bakoitzean, nirekin ernegatzen zen". "Txikitan ere diskriminazioa jasan nuen eskolan. Mutilak oso bortitzak izaten ziren neskekin eta bidegabeki tratatzen gintuzten".

Geroago, Kabulera joan zen institutura eta unibertsitatean medikuntza ikastera. Graduatu ondoren, Osasunaren Mundu Erakundearen beka bat lortu zuen Indiara hematologia ikasketak osatzera joateko.[5] Bere bizitzak urrezko garai labur bat sinbolizatu zuen herrialdeko emakumeen eskubideentzat, baina bizitzak erabateko aldaketa eman zuen 1996an talibanek boterea hartu zutenean. Horren ondorioz, medikuntzatik hezkuntzara aldatu zuen bere ikuspegia, eskolatzeko aukera nabarmen eten zitzaien neska afganiarrei lagunduz.

"Nire hiria leku bortitz eta arriskutsu bihurtu zen. Talibanek emakumeak etxean giltzapetzen zituzten eta lan egitea eragozten ziguten".

Afganistango talibanen erregimenak iraun zuen bitartean, Sarabi doktoreak eta bere seme-alabek Peshawarrera (Pakistan) ihes egin zuten, baina sarritan ezkutuan itzultzen ziren. Senarra Kabulen geratu zen familiaz arduratzeko. Era berean, ezkutuan nesken maistra gisa lan egiten zuen, Afganistanen eta Pakistango Afganistango errefuxiatu esparruetan. 1998an, Afganistango Irakaskuntza Institutuan sartu zen, eta zuzendari nagusi izatera iritsi zen. Afganistango Emakume eta Haurrentzako Laguntza Humanitarioa erakundeko presidenteordea izan da.[1][6][7]

Gobernadore gisa, turismoa diru-sarrera iturri gisa hartuko zuela iragarri zuen. Probintzia historikoki kultura budistaren iturri izan da eta antzinako Bāmiyāngo Buden kokapena zen, gerra aurretik talibanek suntsitutako bi estatua erraldoiak. Hala ere, Bamiyan Afganistango probintziarik pobreenetakoa eta azpigaratuenetakoa da, eta arazo ugari ditu, analfabetismo- eta pobrezia-tasa handiak barne.[1][8]

2008. urtean, Time aldizkariak Ingurumenaren Heroien zerrendan sartu zuen, neurri batean Band-e Amir Parke Nazionalaren sorreran Bamiyani egindako ekarpenagatik.[9]

2008an, Azra Jafarik Sarabi doktore aitzindariaren bideari jarraitu zion, Afganistanen alkatetza lortu zuen lehen emakume afganiarra izan baitzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Artículo de la BBC sobre la inminencia de su nombramiento» BBC.
  2. «GENERALIDADES SOBRE EL ARTÍCULO 38 LCS Y SU DESARROLLO EN LA LEY DE JURISDICCIÓN VOLUNTARIA Y LA LEY NOTARIAL» El procedimiento pericial de determinación del daño en los seguros (tras la regulación del procedimiento de nombramiento de tercer perito en la Ley de Jurisdicción Voluntaria) (Dykinson): 19–20. 2020-08-10 (kontsulta data: 2025-12-01).
  3. Habiba Sarabi mujer de Afganistán. (kontsulta data: 2025-12-01).
  4. (Ingelesez) Dr. Habiba Sarabi in 'Unveiling Afghanistan: The Unheard Voices of Progress' - Български хелзинкски комитет. 2014-02-13 (kontsulta data: 2025-12-01).
  5. (Ingelesez) Dr. Habiba Sarabi in 'Unveiling Afghanistan: The Unheard Voices of Progress' - Български хелзинкски комитет. 2014-02-13 (kontsulta data: 2025-12-01).
  6. (Gaztelaniaz) Mundo, Voces del. (2025-08-30). «Reflexiones de la ex primera gobernadora nombrada en Afganistán» Voces del Mundo (kontsulta data: 2025-12-01).
  7. .
  8. Habiba Sarabi mujer de Afganistán. (kontsulta data: 2025-12-01).
  9. Baker, Aryn. (24 de septiembre de 2008). «Habiba Sarabi» Time Magazine.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]