Hachi: A Dog's Tale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hachi: A Dog's Tale
Filma
Jatorrizko izena Hachi: A Dog's Tale
Urtea 2009
Generoa film dramatikoa
Herrialdea Erresuma Batua
Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Hachikō
Iraupena 93 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Lasse Hallstrom
Gidoigilea(k) Kaneto Shindō
Antzezlea(k)
Joan Allen
Cary-Hiroyuki Tagawa
Sarah Roemer
Jason Alexander
Erick Avari
Richard Gere
Davenia McFadden
Kevin DeCoste
Robert Capron








Ekoizpena
Ekoizlea Richard Gere
Edizioa Kristina Boden
Bestelako lanak
Musikagilea Jan A. P. Kaczmarek
Argazki-zuzendaria Ron Fortunato
Kanpo loturak
http://www.hatchi.fr/

Hachi: A Dog's Tale (euskaraz Hachi: Txakur Baten Istorioa) 2009ko Lasse Hallström suediar zinema zuzendariak zuzendutako drama filma bat da. Richard Gere, Joan Allen, Cary-Hiroyuki Tagawa, Sarah Roemer, Jason Alexander eta Erick Avari aktoreek eta Chico, Layla eta Forrest txakurrek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Parker Wilson (Richard Gere) musika ikasgaiak irakasten dituen unibertsitateko irakaslea da. Behinola, egunero lantokira joateko erabili ohi duen tren geltokian japoniar jatorriko eta Akita inu arrazako Hachi txakurra topatuko du. Inor harengatik arduratzen ez denez, Parkerrek bere etxera eramango du. Hortik aurrera, Parker eta txakurrak gizakia eta animalia baten artean sor daitekeen zinezko adiskidetasuna eta leialtasun irmoa biziko dute.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benetazko istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987ko Kaneto Shindô japoniar zuzendariaren Hachi-kō (ハチ公物語, literalki, Hachi Txakurraren Istorioa) filmaren egokitzapena da. Hura, era berean, benetazko istorio batean oinarritua zegoen.

1924an Tokioko Unibertsitateko nekazaritza saileko irakasle bat kalean topatutako Akita inu arrazako Hachi txakurraz arduratu zen, biak elkarrekin jostatu ohi zuten eta lagun bilakatu ziren, txakurra egunero irakaslea bere lantokitik noiz aterako kanpoan zain egoten zelarik. Baina 1925ko maiatzean irakasleak burmuin isuri bat pairatu eta hil egin zen. Aldiz, txakurra egunero-egunero bere adiskidea lantokira bertaratzeko joan ohi zen tren geltokian haren zain bederatzi urte, bederatzi hilabete eta hamabost egunez leial eta inoiz hutsik egin gabe egon zen.

Hasiera batean egunero bere adiskide hilaren zain zegoen txakurrarekiko tren geltokiko langile edo bidaiari batzuen jokamoldea ez zen guztiz atsegina edo lagunkoia izaten, baina 1932ko urriaren 4ean txakurra eta haren leialtasunari buruz argitaratutako artikulu baten ondorioz jendeari Hachi txakurrarekiko miresmen sakona piztu zitzaion eta pertsona asko harengana hurbildu eta zaintzeaz gain jatekoa eman zioten.

1935ko martxoaren 8an Hachi txakurra gaixotasun baten ondorioz kalean hilik topatu zuten. Aurretik, 1934ean txakurra zain egon ohi zen Shibuya tren geltokian haren omenezko brontzezko estatua bat altxatu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]