Hacker Kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hacker kultura pertsonen azpikultura bat da.

Hackerren asmoa software sistemen mugak sormenez gainditzeko erronka intelektualari aurre egitea da; beti era berritzaile eta sortzaile batean. Horretarako etengabeko auto-ikaskuntza prozesuak erabiltzen dituzte erronka berrien bila.

Hala ere, hacker bat definitzeko ezaugarria ez da egindako jarduera bera, (adibidez, programazioa), baizik eta egindako modua da. Egindakoa zerbait zirraragarria eta esanguratsua izan beharko luke. 

Hacker kultura jatorriz akademian sortu zen 1960 inguruan MITen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]