Hadar (izarra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hadar (izarra)
Centaurus constellation map.svg
Aurkikuntza eta kokapena
Konstelazioa Centaurus
Behaketa ezaugarriak
Garaia: J2000.0
Igoera zuzena 210,955855623 gradu sexagesimal
Deklinazioa -60,373035162 gradu sexagesimal
Itxurazko magnitudea 0,6, 1,167, 0,38, 1,209 eta 1,278
Espektro mota B1III
Ezaugarri fisikoak
Distira 41.700 Eguzki-argitasun
Erradioa 7,07 Eguzki erradio
Errotazioa 161 kilometro segunduko
Tenperatura eraginkorra 26.720 Kelvin
Astrometria
Abiadura erradiala 5,9 kilometro segunduko
Berezko higidura -33,27 mas/u
Paralaxia 8,32 mas
Distantzia Lurretik 50 argi-urte
Magnitude absolutua -5,42

Hadar, Beta Centauri gisa izendatua (latinizatuta β Centauri, laburtuta Beta Cen edo β Cen), Zentauro konstelazioan kokatzen den izar hirutar bat da. Sistemaren guztizko itxurazko magnitudea 0.61 puntukoa da eta horrek Centaurus konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena egiten du, Alpha Centauriren atzetik. Gainera, gaueko izarrik distiratsuenetako bat ere bada. Hipparcos astrometria sateliteak egin zituen paralaxiaren neurketak aintzakotzat hartuz, izar-sistema hau Eguzkitik 390 ± 20 argi-urtera kokatzen da.

Hadar izarra hego hemisferioan ikusi daiteke, bertan, Gurutzearen konstelazioa seinalatzen duten bi izarretako bat bezala ezagutzen da. Lerro bat marraztuz gero Hadar eta Gurutzearen bigarren "izar-seinalatzailearen" artean, zeina Alpha Centauri den, lerroaren luzamenduak Gacrux izarrera eramango gaitu, Gurutzearen konstelazioan iparralderen dagoen izarrera, hain zuzen. Nabigatzaileentzat Gacrux izarra erreferentzia-puntu garrantzitsua da, izan ere, izar hori eta Acrux izarra (konstelazio beraren hegoaldean dago) lerro batekin lotzen badira, hegoaldea non dagoen jakin daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]