Hagako Konferentziak eta Konbentzioak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hagako Konbentzioa» orritik birbideratua)
Hagako Lehen Konferentzia (1899): biltzarra Huis ten Bosch jauregiaren areto laranjan.
Hagako Bigarren Konferentzia (1907): biltzarra Ridderzaalen.

Hagako Konferentziak eta Konbentzioak, 1899an eta 1907an Hagako hirian egon ziren bi konferentzia izan ziren.

Lehenak, (1899ko maiatza-uztaila) Nikolas II.a tsarrak deiturik, 26 estatu bildu zituen (Europakoak eta Amerika eta Asiako batzuk). Han hartutako erabakiak gai hauei zegozkien: lehorreko gerraren legeak finkatzea, itsas gerrari Genevako Konbentzioa ezartzea, eta nazioarteko gatazkei Arbitrajerako Auzitegi Iraunkor baten bidez bakezko irtenbidea ematea. Bestalde, airetiko bonbardatzeak, gas itogarriak eta bala-leherkariak galaraztea erabaki zen.

Bigarrenean (1907ko ekaina-urria) 44 estatu bildu ziren 1899ko konbentzioak berriro aztertzeko, eta borrokari ekin aurretik gerra-aldarrikapena egitea nahitaezkotzat jotzea erabaki zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]