Edukira joan

Hailu Yimenu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hailu Yimenu
Etiopiako lehen ministro

1989ko azaroaren 8a - 1991ko apirilaren 26a
Fikre Selassie Wogderess - Tesfaye Dinka (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaEtiopia, XX. mendea
Herrialdea Etiopia
HeriotzaAddis Abeba, 1991ko maiatzaren 26a ( urte)
Heriotza moduasuizidioa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ministroa
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Workers' Party of Ethiopia (en) Itzuli

Hailu Yimenu (amhareraz: ሃይሉ ይመኑ; ? – Addis Abeba, 1991ko maiatzaren 26a) etiopiar politikaria izan zen. Etiopiako Herri Errepublika Demokratikoko lehen ministroa izan zen 1989tik 1991ra.

1991ko maiatzean, Mengistu Haile Mariam presidentea boteretik kendu zutela jakin zuenean, Hailu Italiako enbaxadan babestu zen Addis Abeban, Tesfaye Gebre Kidan teniente jeneralarekin, Berhanu Bayeh Kanpo Arazoetako ministroarekin eta Addis Tedla armadako estatu nagusiko buruarekin batera. Beste hirurak urteetan enbaxadan egon ziren bitartean, Hailu Yimenuk bere buruaz beste egin zuen han babestu eta egun gutxira.[1]

2004an Tesfaye hil ondoren, haren eta Hailuren heriotzari buruzko zurrumurruak zabaltzen hasi ziren, eta Etiopiako gobernuak informazioa eskatu zion italiarrari.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Biles, Peter. (2005-12-28). «Languishing in an Addis embassy» BBC News (kontsulta data: 2025-8-24).