Edukira joan

Haitzarte Kaudinoetako gudua

Haitzarte Kaudinoetako gudua
Irudi
Haitzarte Kaudinoetako guduaren lukaniar margolan bat (freskoa)
Mapa
Motagudua
Honen parte daBigarren Gerra Samnita
DataK.a. 321
KokalekuHaitzarte Kaudinoak
HerrialdeaItalia
Koordenatuak41°06′N 14°30′E / 41.1°N 14.5°E / 41.1; 14.5
Parte-hartzaile

Haitzarte Kaudinoetako gudua Kristo aurreko 321. urtean erromatarrek eta samnitek elkarren aurka izan zuten Bigarren Gerra Samnitako gertaera erabakigarri bat izan zen. Gudu izena ematea formalitate historiko bat besterik ez da: ez zen zuzeneko borrokarik izan, eta ez zen inor zauritu edo hil.

K.a. 321ean, erromatarrak Samnioan zeuden eta samniten komandante zen Caio Ponciok erromatarrak Caudion zeudela jakin zuen. Erromatarrei tranpa bat jarri zien eta artzainez mozorroturiko hamar soldadu bidali zituen samnitak Lucera hiria setiatzen ari ziren zurrumurrua zabaltzeko. Erromatarrek gezurra sinetsi eta Lucerara jo zuten bide laburrenetik, Haitzarte Kaudinoetako pasabide estutik. Badirudi erromatar soldaduak 40 000 edo 50 000 zirela.

Inguruak malkartsuak ziren, eta honek erromatarrei bakarrik pasabide hau uzten zien, Tifata eta Taburno mendien arteko haran estua. Erromatarrak erdialdean zeudenen harrizko barrikada bat aurkitu zuten. Tranpa susmatu eta pasabidetik irteteko atzera itzuli zirenean samnitek bidea itxia zutela ikusi zuten. Erromatarrak erabat lur jota geratu ziren, egoera etsigarria zela ikusita.

Samnitak zalantzan zebiltzan, egoera arrakastatsuari etekina nola atera jakin gabe. Caio Ponciok aitari aholkua eskatuta, honek bi aukera zirela esan omen zion: erromatar guztiak hiltzea, erromatarrak ahuldu eta samniten nagusitasuna bermatuz, edo akordio bat lortu eta erromatarrei armak kendu eta bizirik joaten uztea, Erromarekin gerra bukatzeko akordio lagunkoi bat lortzeko aukerak handituz. Caio Ponciok bigarren aukera hautatu zuen, baina baldintza umiliagarriak ezarri zizkien erromatarrei. Erromatarrak makurrarazteko haien armak eta armadurak kendu eta lantza batzuen azpitik pasatzera behartu zituzten.

Guda honen ondorioz erromatarrak errenditu egin ziren. Samnitek mugako hainbat hiri eskuratu zituzten, Fregelas, Terentino eta Satrico adibidez, eta Lucera eta Liris ibaiko haranetako erromatar kolonoen ebakuazioa onartu behar izan zituzten erromatarrek.

Epe luzera, ordea, erromatarren gertaerarekiko gorrotoa atxiki zuten, laster gudaldi berriak ekarriko zituena.

  • (Gaztelaniaz) Apiano (1985). Historia romana: Tomo I - III:4. 73-78. orrialdeak. ISBN 84-249-3550-0.
  • (Gaztelaniaz) José Manuel Roldán (1987). Historia de Roma. Tomo I: La República Romana. Madril: Ediciones Cátedra. 107-108. orrialdeak. ISBN 84-376-0307-2.
  • (Gaztelaniaz) Tito Livio (1990). Historia de Roma desde su fundación. III. liburukia: VIII-X. liburukiak, Madril: Editorial Gredos. ISBN 978-84-249-1441-7.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]