Haitzeko Andre Mariaren eliza

Koordenatuak: 42°39′54″N 2°39′15″W / 42.66509°N 2.65422°W / 42.66509; -2.65422
Wikipedia, Entziklopedia askea
Haitzeko Andre Mariaren eliza
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaUrizaharra
Koordenatuak42°39′54″N 2°39′15″W / 42.66509°N 2.65422°W / 42.66509; -2.65422
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaGasteizko elizbarrutia
Ondarea
BICRI-51-0005107
7

Haitzeko Andre Mariaren eliza Urizaharra udalerriko Faidu herrian dagoen eraikin erlijiosoa da.

2003ko, uztailaren 1ean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faidu herritik pixka bat aldenduta, hegoaldera joanda eta haitzen inguruan, dago Haitzeko Andre Mariaren eliza. Bertaraino joateko bide bat dago, eta bidearen amaieran, eskailera eta plataforma bat, elizako atearen aurrean hain zuzen ere.

Haitz baten zuloak aprobetxatuz haitzari itsatsita egindako eraikina da, eta hortik datorkio izena. Bi zati ditu: haitzari atxikitako atondoa eta bertan zulatutako tenplua. Ermitako kanpandorre txikia haitzaren gainean eraiki zen.

Aipatutako atondoa harri-hormaz egindako eraikina da eta horma-bular sendoak ditu kanpoaldera. Sarrera arku bikoitzekoa da eta ez du inolako apaingarririk. Portadaren alboan leihate gotiko bat dago, arku bikoitzekoa, maineladuna eta oso primitiboa. Goiko solairuak lau leiho ditu alde handienean eta beste bat aurrealdean.

Beheratutako bi arkuk bereizten dituzte portikoa eta haitzean zulatuta dagoen nabea. Erretaula harrizkoa da, zuria eta XVIII. mende amaierakoa. Erretaularen erdian Haitzeko Andre Mariaren irudia dago: "Andre Maria" tankerakoa da, eta gotikoa izanagatik ere, erromanikoaren eragin nabaria du, eta XIII. edo XIV. mendean egindakoa da.

Korua lau harmailaren gainean dago –nabea baino zertxobait gorago, beraz–, eta nabearekin elkartzeko pasabide bat eta bi leihate ditu; biak ere haitzean zulatuta.

Barneko horman bi bao daude, bi-biak harrian zulatuta. Horietako bat bataiategia da: monolito-harri bat du, oso zakarra eta antzinakoa, eta bataiarri moduan erabiltzen dena. Besteak hilobiak ditu lurzoruan.

Ermitaren arkupetik bigarren solairura igotzen da. Lehen aipatutako atondoaren gainean eraikita dago eta erromesek eta kofradiakideek batzargela bat eta aterpea izan zezaten eraiki zen.

Bigarren solairu horretatik, beste zenbait baotara joaten da, segur aski, monje-eremutarren gelak izango zirenetara. Solairu horretan, labar-tenplua izan zenaren arrastoak ageri dira: zirkulu-erdi formako absidea zuen, haitzean zulatutako kanoi-ganga, hilobia lurzoruan eta gorriz pintatutako arbola bat horman.

Teilatuaren gainean antzinako inskripzioak dituen bao bat dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa