Haize-mahuka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Haize indartsuaren adierazpena.

Haize-mahuka edo haize-konoa haizearen norabidea seinalatzeko erabiltzen den gailua da, masta bertikal baten inguruan biratzen duen oihalezko kono moztu bat izaten dena. Oihalezko konoak oinarrian duen metalezko eraztun baten bidez lotzen zaio konoa mastari.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haize-mahukak gutxi gorabeherako ideia bat ematen du alboko haize arriskutsuen abiaduraz autobideetan, errepideetan edo aireportuetan, abiadura jakin batetik gora, puztearen maila eta konoaren makurtasunaren arabera. Estadioko zelaian, eta ongi ikusteko moduko leku jakin batzuetan ere kokatzen dira, eta atletei, jauzilariei batik bat haizearen norabidea eta indarra adierazten diete.