Haku mendia
Haku mendia | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.702 m |
Prominentzia | 1.897 m |
Eponimoa | zuri |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 36°06′N 136°30′E / 36.1°N 136.5°E |
Honen parte da | Three Holy Mountains (en) ![]() 100 Famous Japanese Mountains (en) ![]() New 100 Famous Japanese Mountains (en) ![]() Hana no Hyaku Meizan (en) ![]() Q11501044 ![]() 100 Famous First Order Triangulation Station Mountains (en) ![]() |
Mendikatea | Hakusan Mountains (en) ![]() |
Estatu burujabe | ![]() |
Japoniako prefekturak | ![]() |
Japoniako hiria | Hakusan |
Babestutako-eremua | Hakusan Parke Nazionala Hakusan Tedorigawa Geopark (en) ![]() |
Lehen igoera | Taichō, 717 |
Haku mendia (japonieraz: 白山 Haku-san ) , Japoniako erdialdean dagoen sumendia da, 2.702 metrotako altuera duena. Fuji eta Tate mendiekin batera "hiru mendi sakratuak" (三霊山, Sanreizan) multzoa osatzen du.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hakusan Parke Nazionalaren barnean dago, Ishikawa, Fukui eta Gifu prefeturek bat egiten duten puntuan. Hiru tontor ditu:
- Gozengamine (御前峰): 2.702 m.
- Kengamine (剣ヶ峰): 2.677 m.
- Ōnanjimine (大汝峰): 2.648 m.
Shirayamahime santutegia dago bertan.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Duela 300 edo 400 mila urte oso aktiboa izan zen baina ezagutzen den azken erupzioa 1659an gertatu zen.
Taichō monjea izan zen Haku mendia igo zuen lehenengoa, 717an.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Gozengamine tontorra.
-
Kengamine tontorra.
-
Shirayamahime santutegia.
-
Kraterrean dagoen Midoriga-ike aintzira.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Japoniako hiru mendi sakratuak (三霊山, Sanreizan) |
---|
Fuji mendia | Haku mendia | Tate mendia |