Hala Bedi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irratiaren egoitzaren pertsiana metalikoan dagoen margoa.

Hala Bedi Irratia, 1983ko abuztuaren 4an Gasteizen jaio zen irrati librea da. Arabara eta Nafarroako Sakanara euskaraz zein gaztelaniaz igortzen dute eta irratiaren xedea nagusia beste komunikabideetan lekurik ez duten edukiei eta igorleei espazioa ematea da.

Egoitza Gasteizko Alde Zaharreko Bueno Monreal kaleko etxabe batean du.

Frekuentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irrati honetako lankideek eredu propioa bultzatzen dute, berezkoak diren funtzionamendu-ezaugarrietan oinarrituta. Lan egiteko modua honela definitzen dute:

Autogestioari esker bizi den eta egitura horinzontala duen irratia, inongo dependentziarik ez duena, librea dena, azken finean. Eredu parte hartzailean sinesten duena, norabide bakarreko komunikazioaren aurrean hartu emana bultzatuz, entzulearen parte hartzea bilatuz, norbanakoentzat eta herrimugimenduarentzat ateak zabalik dituen irratia gara. Hartu beharreko erabakiak asanbladan hartzen dira eta asanblada hauetan irratsaio eta irrati barneko komisio guztien ahalik eta parte hartze zabalena bilatzen da. zein talde ekonomikorengandik autonomo eta independente gara.

Irratsaioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009-2010 urtean 49 irratsaio ezberdinez osatutako parrilla aurkitu genezake, mota ezberdineko saioak dauelarik; magazinak, haurren irratsaioak, musika edota irratsaio sozial-kultural-politikoak.

Gazte Taupadak irratsaioa gazteok gazteontzat sortutako tresna izateko helburuarekin jaio zen, eta Arabako gazte mugimenduaren bozgorailuetako bat da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.