Halaf kultura
| Halaf kultura | |
|---|---|
| Kultura arkeologikoa | |
| Ezaugarriak | |
| Hasiera | K.a. LXI. mendea |
| Bukaera | K.a. LI. mendea |
| Aztarnategi eponimoa | Tall Halaf |
| Honen parte da | Neolito |
| Ondoregoa/k | Halaf-Ubaid Transitional period (en) |
| Hedapen mapa | |
| Historiaurreko aroak |
|---|
Halaf kultura kultura arkeologiko bat da, Mesopotamia Garaiko (Mesopotamia iparraldea), VIII. mendearen amaieratik VII. milurteko BPra bitarteko aldian (K.a. VI amaiera eta V. milurtekoak). Tell Halaf aztarnategiko izena eman zaio, han egin ziren lehen indusketak direla eta. Denbora askoan ezagutu da XX. mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetan egindako indusketa-multzo bati esker; indusketa horiei esker kulturaren ezaugarri nagusiak zehaztu ahal izan ziren, bai maila materialean nola ekonomikoan eta sozialean ere. Zeramiken forma eta apaindura motiboen katalogo bikainak bildu dira. Arkitekturan, eraikin zirkular (tholoi)[1] berritzaileek eta ekonomiaren arloan, nekazaritza eta abeltzaintza funtsezko oinarri ekonomiko gisa izateak ezaugarritu dute kultura hau luzaroan.
Halafen agertu eta azkar hedatu zen Irak iparraldean, Siria iparraldea eta Turkia hego-mendebaldean. Eremu handi horretan, izen handiko kokalekuak aurkitu ziren eta elementu material komunak partekatzen zutela, bereziki zeramiko margotu bereizgarri bat.[2]
Zeramika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neolitoko kultura genienetan bazela, hobe ezagutzen den ezaugarria bere zeramika da. Halaf zeramika burdina ugariko koloreekin margotu zuten, kaltzita gutxi zuen eta akabera oso fina; patroiak kolore ilun edo gorrixketan margotzen ziren. Duela denbora gutxi, ikertzaile batzuek Mesopotamia hegoaldeko Halaf patroien eta Obêid kulturako fase zaharrenen arteko loturak azpimarratu zituzten.[3]
Forma landuak dituzte, eta ohikoenak ertz irekiko ontzi giladunak[4] dira, oin luzeko kopak eta pitxer globularrak dira. Dekorazioa aberatsa da eta margotutako motiboengatik bereizten da, hasieran, gorria edo beltza zena eta fase berrienetan kolore askotarikoa, hondo krema edo arrosa kolorekoa. Ontzi ia osoa estaltzen du dekorazioak, eta hainbat motibo dituzten zerrendetan biltzen da, hala nola triangeluak, gurutzeak, zirkulu txikiak eta festoiak, baita loreak, geldirik dauden hegaztiak, gazela lokartuak eta bukraneoak ere.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Akkermans, Peter M.M.G.. (2010). «Late Neolithic Architectural Renewal: The Emergence of Round Houses in the Northern Levant, c. 6500-6000 BC» Diane Bolger and Louise C. Maguire (Eds.). 2010. The development of pre-state communities in the ancient Near East : studies in honour of Edgar Peltenburg (Oxford: Oxbow Books): 22-28..
- ↑ Cruells Banzo, Walter; Molist Montaña, Miquel (Zuz). (2005). Orígens, emergència i desenvolupament de la ceràmica Halaf a Síria. Universitat Autònoma de Barcelona.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gil Fuensanta, Jesús. (2004). «¿UNA NUEVA CULTURA DEL CALCOLÍTICO MEDIO DE BIREDYIK (SUDESTE DE TURQUÍA)? *» Huelva Arqueológica. (Huelva: Diputación Provincial de Huelva. Sección de Arqueología) 19. ACTAS DEL III CONGRESO ESPAÑOL DE ANTIGUO ORIENTE PRÓXIMO. Huelva, del 30 de Septiembre al 3 de Octubre de 2003: 115-127. ISSN 0211-1187..
- ↑ Zeramikan, gila edo karina, azpialdea eta gorputza elkartzen diren lerroa da, elkarketa hori nabaria denean. Ontzi giladun bat, oinarri biribil bat eta barnerantz makurtutako pareta batzuk elkartuz egindako forma duen ontzia da. (2016) Zeramika Hiztegia. Gasteiz : Eusko Jaurlaritza.
- ↑ «Cultura Halaf | artehistoria.com» www.artehistoria.com (kontsulta data: 2025-08-20).
Bibliografia osagarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gómez Bach, Walter; Molist, Miquel. (2016). «Couverture fascicule Sharing spheres of interaction in the 6th millennium cal. BC: Halaf communities and beyond» Paléorient Année 2016 42-2: 117-133..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |