Halcón: Revista de Cultura Griega

Wikipedia(e)tik
Halcon: Revista de Cultura Griega» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu


Halcon: Revista de cultura griega edo Ιέραξ (Hierax) Jakintza Baitha elkarte helenistak argitaratutako eta Bilbao Bizkaia Kutxak finantzatutako aldizkaria izan zen. Bultzatzaile nagusiak Juan Jose Pujana (1943-) politikaria eta Federico Krutwig (1921-1998) idazlea izan ziren.[1]

Pujana EAJ alderdiarekin Eusko Kontseilu Nagusiko sailburu (1979-1980) eta Eusko Legebiltzarreko lehendabiziko mahaiburu (1980-1986) izan ondoren, EAko senataria izana zen (1987-1991), EAJtik alde egin ondoren. Grezierari dagokionez, Teofrastos eta Platon itzuliak zituen euskarara[2].

Krutwig, aldiz, euskaltzain osoa zen 1947tik, 1967-1975 artean ETAko kidea eta aipatutako elkarte helenistaren presidentea 1985etik. Hala 1989ko Homero Sariaren nola Delfos, Kavala eta Olinpia greziar hirietako ohorezko dominen irabazlea. Gisa berean, erromatar Accademia Internazionalde di Propaganda Culturale-ren kidea eta atenastar International Scientific Forum-en ohorezko presidentea zen, besteak beste[3].

1993tik 1995 arte lau zenbaki argitaratu ziren, goiburuak dioen legez, greziar kultura klasikoa hizpide izan zutenak. Artikuluetako asko, Grezian, Espainian nahiz Euskal Herrian antolatutako hitzaldietan irakurritako gaztiguak ziren. Greziako Telebistak ordu erdiko programa bana eskaini zituen argitaratutako zenbaki bakoitzaren karietara[4].

Artikulu interesgarrienak Sophopolis proiektuaren berri ematen zutenak dirateke. Goi mailako ikasketa humanisten eskola zatekeen. Krutwigek diseinatu zituen curriculum-edukiak nahiz lerroa. Eskolaren eraikuntza, aldiz, Alberto Ustarroz eta Manuel Iñiguez nafar katedradun (EHU) eta arkitektoen esku zegoen[5]. Tamalez, Krutwig 1998 urtean hil eta proiektua bertan behera geratu zen. Hala ere, bada Synón izeneko elkarte bat, proeiktuari eusteko asmoa omen duena[6].

Argitaratutako zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. 1993ko maiatza.


2. 1994ko martxoa.

  • Federico Krutwig. Proyecto para una Sophopolis: Escuela de altos estudios humanistas. 9-25.
  • Federico Krutwig. Discurso pronunciado en Dion, en el Primer Congreso Mundial Helenista, el día 8 sept. 1990. 69-75.
  • Federico Krutwig. Traducción castellana del discurso pronunciado en Dion, 8 sept. 1990. 76-80.
  • Juan José Pujana. Saludo al Primer Congreso Mundial Helenista en Dion, 9 sept. 1990. 81-83.
  • Federico Krutwig. El congreso internacional de Delfos del 24 al 26 de julio de 1992 sobre la antigua religión griega y la política. 89-92.


3. 1994ko iraila.

  • Domingo Araya. La estética en Platón y en Aristóteles. 55-65.
  • Federico Krutwig. Ponencia sobre Ή Μακεδονία καί ή διάδοσις τής έλληνικής παγκοσμίου Παιδεύσεως. 93-95.
  • Juan José Pujana. Ponencia sobre Ή εΐς Έλλάδα εΐσαΰθις έπάυοδος. 97-99.


4. 1995ko martxoa.

  • Federico Krutwig. El pensamiento intuitivo: El esoterismo durante el helenismo. 57-84.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]