Halikyai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Halikyai
LekuaSalemi (Sizilia)
Eskualdea Sizilia
Altuera446
Historia
Eraikitzailea(k)Elimoak
Kultura(k)Elimo, greziar, erromatar, bizantziar
Oharrak
Indusketa datak1996

Halikyai edo Halykiai (latin: Halicyae) elimoen Siziliako kokaleku bat zen, Alicia izenarekin ezagutzen da gaurko arkeologo italiarren artean. Siziliako mendebaldean kokaturiko hiria, Segestatik 15 kilometrora dago, Entella eta Lilibeoren artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan, elimoen hiri hau Segestaren menpekoa izan zen. Aipatzen den lehen aldiz Kartagoren pean zegoen, eta K.a. 397an, greziar hiriak kartagotarren kontra matxinatu zirenean, Halikyai punikoei leiala izan zitzaion. Horregatik, Dionisiok lurraldea sarraskitu zuen, azkenean, K.a. 396an, Sirakusarekin itun bat sinatzeko. Halere, Halikyaik akordio hau apurtu zuen Himilkon Sizilian armada sendo batekin agertzean, kartagotarren aliantzan sartzeko.

Pirroren Siziliako espedizioa arte; K.a. 276an, ez da berriro aipatzen. Egoera hartan, Selinonte eta Segesta bezala, Epiroko erregearen alde lerrokatu zen.

Lehen Gerra Punikoan, Segestaren ekimena jarraituz Kartagoren kontra, Erromarekin aliatu zen. Horri esker, Erromak hiri federatu, aske eta seguru izendatu zion (foedere inmunes ac liberae). Pribilegio hauek oraindik zituen Zizeronen garaian, baina Verresen harrapakerietatik ez zen aske egon.

K.a. I. mendean, hiri estipendiaria arrunta zen. Harrezkero, dirudienez zenbait pribilegio galdu zituen. Horren ostean, ez da berriro aipatzen.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta kokapena ezezaguna izan, berriki Michael Kolbek -Ipar Illinoisko Unibertsitateko kidea- zuzendutako indusketek adierazten dute egungo Salemi hiria[1], eraiki zela Halikyai hondakinen gainean[2]. Aurkikuntza batzuek agerian utzi dute K.a. VI. mendeko giza-hondarren jarduera eta IV.-III. mendeko kokapena. Horrek pentsarazten du Salemi antzinako Halikyai zela.

Mendeetan zehar bizileku bat bazen ere, Salemiko auzo zaharrean agertu diren mosaikoek iradokitzen dute K.a. IV. mendean merkataritza- eta bizitegi-guneak handiagoak zirela.

Salemi hiri modernoarekin identifikatu da. Hiriari izena datorkio inguruan dauden ur termal gaziengatik. Salami Marsalatik (antzinako Lilibeo) ekialdera dago, 30 kilometrora, eta antzinako Selinontetik iparraldera 25 kilometrora.

Beste ikerlari batzuek[3] indusketak egin dituzte Monte Polizzo izeneko alboko toki batean.

Antzinako Siziliako hiriak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Trapaniko probintziakoa
  2. The Lost Settlement of Halikyai [1])
  3. Honako arkeologo taldeek egin zuten lan: Oslo unibertitatekoa; Soprintendenza di Trapani kideak; Göteborg unibertsitatearen laguntzarekin eta MIT-ko talde bat.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]