Haltz beltz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haltz beltz
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Fagales
Familia: Betulaceae
Generoa: Alnus
Espeziea: Alnus glutinosa
L.

Haltz beltza edo haltz arrunta (Alnus glutinosa) Alnus generoko zuhaitza da, Euskal Herrian ohikoa. Horregatik, sarri, haltz izen soila erabiltzen da izendatzeko. Glutinosa hitzak (latinetik; glutinosus-a-um = likatsu) kimu gazteen izaerari egiten dio erreferentzia. Zuhaitz hau aski ezaguna da Europa, Asia eta Afrika iparraldean. Bere banaketa orokorra isurialde atlantikoarrekoa den arren, isurialde mediterraneoan ez da arraroa, bertan ibai handien ertzetan agertzen baita.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azala

Tamaina ertaineko zuhaitza, 20 metrotara irits daitekeena. Eite piramidala hasieran, denborarekin biribiltzen edo irregular egiten joaten den arren. Metro betera iritsi daitekeen enbor zuzena du, azal arre-ilunekoa eta nahikoa hauskorra (azaleko arrakaletatik huntza bezalako landare igokariak igotzen dira eta beste intsektu askori bizilekua ematen die).

Hostoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostoak

Hostogalkorrak dira, eta hosto sinple eta txandakatuak dituzte. Kimu eta adartxo gaztean nahiko lingirdatsuak dira. 4-10 cm-ko hostoa, oro har forma obobatudun, kamutsa, ertz bizerratua, peziolatuak. Kolore berde ilunagokoak goialdetik, behealdean nerbioen inguruan iletxoek argiagotu egiten baitute.

Loreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infloreszentzia arrak (ezkerrean) eta emeak

Landare monoikoak dira, nahiz eta loreak sexuaren arabera infloreszentzia ezberdinetan bananduta dauden. Loraldia urtarrila eta maiatza bitartean ematen da, hostoak agertu baino lehenago (negu amaieran kaskabeltz eta tarin ugari ibiltzen dira euren gosea ase nahian lore batetik bestera haziak jaten). Braktea bakoitzeko 3 lore ar daude, 4 estamine eta sepaloduna bakoitza, gerba erako infloreszentziatan kokaturik agertzen dira. Lore eme biluziak, berriz, braktea bakoitzaren galtzarbean kokatuak. Hauek ere kolore berdeko gerbatan ezarriak daude.

Fruituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu heldugabeak azaroan

Fruituak behin lorea ernalduta udazkenean heltzen dira. Fruktifikazio oboideoak, 2-5naka lukuetan biltzen direnak, puntaldean zabaltzen diren zurezko ezkatekin, bakoitza akenio zapal eta hegaldun batekin edo birekin. Gimnospermoen kono txikien itxura hartzen duela esan daiteke. Oso erraz sakabanatzen da hazi asko ekoizten baititu. Dena den, oso ohikoa da ugalketa begetatiboz ugaritzea ere.

Zuhaitz gazte baten fruitu heldugabeak


Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa erdialde osoan zehar banatuta dago, Asiaraino.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai-ertzetan oso arruntak dira haltzadiak eratzen, inoiz mendietako magal oso hezeetan ere ager daitezke. Haren garrantzia ekologikoa nitrogeno atmosferikoa atxikitzeko duen gaitasunean datza. Gai da lurzoru txiroak kolonizatzeko, betiere nahikoa hezeak badira, eta, horrela, ilarako basoak eta ezpondak eratzeko gai da.

Haren zura arina da eta nahiko azkar usteltzen den arren, lehorrean oso iraunkorra izaten da uretan murgildua dagoenean. Izan ere, haren azala taninotan aberatsa da, eta hori dela eta, urazpiko deskonposatzaileen (hifomizetoak eta bakterioak) kolonizazioa moteltzen du. Horri esker, egoera naturalean ibaietan presak eratzen dira, ibaiko ornogabeei eta arrainei bizilekuak eskaintzen dizkietenak.

Fenologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreak hostoak bota aurretik sortzen dira, neguaren amaieran eta udaberri hasieran.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau kasu batzuetan apaingarri gisa erabiltzen da, baita birlandaketetan ere. Arestian aipatutako taninoak kolesterola murrizteko ere erabilgarriak dira, eta azala eztarriko minak lasaitzeko erabiltzen da infusioan.

Espezieen arteko elkarrekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat dira zuhaitz honekin mikorrizak eratzen dituzten onddo ektomikorrizikoak; Paxillus involutus, Paxillus filamentosus, Cortinarius violaceus, Lactarius lacunarum eta Russula decolorans, besteak beste. Horrez gainera, epifitoki Hypogymnia physodes, Parmelia sulcata, Lecanora carpinea eta Pertusaria amara moduko likenak hazten dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haltz beltz Aldatu lotura Wikidatan