Hamabi mahatsak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hamabi mahatsak erretilu txiki batean

Hamabi mahatsarena Gabonzaharreko tradizioa da. Gaueko 12ak jotzean, Hego Euskal Herrian hamabi mahats-ale jan ohi ditu jendeak, banan banan eta irratiz edo telebistaz igortzen diren kanpai-kolpeak jarraituz. Tradizioaren arabera, horrela egileak urteberrian zortea izango du.[1][2] Hamabi mahatsen esanahia ezezaguna da, litekeena da hurrengo «hamabi hilabeteak» edo «hamabi kanpai hotsak» irudikatzea.

Jatorriz, Espainiako tradizioa da eta handik Euskal Herrira ez ezik Filipinetarantz eta Hispanoamerikarantz ere (Mexiko, Venezuela, Bolivia, Ekuador, El Salvador, Peru, Kolonbia, Puerto Rico, Nikaragua edo Costa Rica) zabaldu da. Nabarmena da urtero Madrilgo Puerta del Sol enparantzan egiten duten festa, non urte amaierako kanpai hotseko saioak emititzen dituztenean.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1894ko urtarrilaren 2an, El Siglo Futuro egunkariak aurreko eguneko El Imparcialeko artikulu bat aipatzen du, non ohitura Frantziatik ekarria zela zioen.[3] Izan ere, garai haietan Madrilgo burgesen artean ohikoa zen Gabonzaharreko afarian mahatsak eta xanpaina hartzea.

Madrildik tradizioa beste lekuetara zabaldu zen: 1903an Tenerifen mahatsak jaten zituzten[4] eta baita Bartzelonan ere.[5] Urte gutxi batzuen buruan, estatu osora zabaldu zen.[6]

Kondairaren arabera, 1909an Alacanteko nekazariek mahats soberakin handia izan zuten eta emaitza osoa merkaturatzeko asmotan tradizioa jendarteratu eta bermatu zuten.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Spicer, Dorothy Gladys (2008-1-22) Festivals of Western Europe BiblioBazaar 256 or. ISBN 9781437520163 .
  2. (Ingelesez)  McCann, Jim; Benedict, Jeanne (2001) Celebrations: a joyous guide to the holidays from past to present Penguin Group 161 or. ISBN 9781557883735 .
  3.   Kronikagilea (1894-1-2) «Las uvas bienhechoras» (pdf) El Siglo Futuro (Madril) (5.663): 2 ISSN 1130-8494 OCLC 436573065 .
  4.   La Opinión de Tenerife: 1 1903-1-9 .
  5.   La Dinastía (Bartzelona): 1 1903-1-11 .
  6.   El Noroeste (Gijón): 4 1916-12-31 .
  7. (Gaztelaniaz)  Redondo Arjones, A; Repila Ruiz, A. E; Solomando Fierrez, M.J. (2011) «Volvemos a casa por Navidad: Nuestras fiestas en imágenes» Revista Foro de profesores de E/EL 7 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hamabi mahatsak Aldatu lotura Wikidatan