Hammastunturiko Eremu Basatia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bátneduottar / Hammastunturi
Eremu Basatia
Bátneduoddara meahcceguovlu
Hammastunturin erämaa-alue

Eremu basatiko basoa eta Hammastunturi muinoa.
KokalekuaInari, Lappi
 Finlandia
 Laponia
Azalera1.825 km²
Sorrera1991. urtea
ArduradunaMetsähallitus
WebguneaLuontoon.fi

Bátneduottar (ipar samieraz; Bátneduoddara meahcceguovlu), Hammastunturi (finlandieraz; Hammastunturin erämaa-alue), Pää´nntuõddâr (skolt samieraz) edo Pänituodâr (inariko samieraz) Eremu Basatia Finlandia eta Lappi iparraldeko Kittilä, Sodankylä eta, gehien bat, Inari udalerrian dagoen natura eremu basatia da. 1991. urtean sortu zen eta 1.825 km²-ko azalera dauka.

Hammastunturi Eremu Basatia Urho Kekkonen eta Lemmenjoki parke nazionalen artean dagoen eta basoek estaltzen duten eremu muinotsuan dagoan. Gailur ezagunenak Kehäpää, Appistunturi eta eremuari izena ematen dion Hammastunturi dira, 500 m-ko muga gainditzen dutenak. Eremu basatiaren iparraldeko aldea pinudien esku dago, eta hegoaldekoa, aldiz, izei gorrien ingurunea da.

Eremu basatiaren azken bi mendeetako historia mamitsua izan da. Izan ere, Inari-Pokka bidea eraiki baino lehen, Hammastunturitik Lemmenjoki ibaira doan ingurunea Finlandiako errepide gabeko eremu handiena izan zen. Aspaldian, eremu honetan elur-orein zaintzan jardun zuten samiek; ondoren, urre sukarra iritsi zen bertako ibaietara; eta, azkenik, herrixkak eta errepideak eraiki ziren. Urre sukarrak iraun zuen bitartean, ehunka pertsona bizi ziren Ivalo ibaiaren ertzeko Kultala herrian (Hammastunturiren bihotzean dagoen herri hutsa). Biztanleen kopurua, hain zuzen, gaur egun Inari herrigunearenak duen antzekoa izan zen [1].

Hammastunturiko animalia ohikoenak Finlandiako baso borealetan aurki daitezkeen animaliak dira. Izeidietan, besteak beste, pinu-gailupak, okil hiruhatzak eta hontz gabiraiak ikus daitezke. Eskandinaviar lagopodoak, Laponiako kaskabeltzak eta siberiar eskinosoak ere eremu basati osoan zehar bizi diren hegaztiak dira. Mendi inguruetan, aldiz, zapelatz galtzadunek eta arrano beltzek izaten dute habia, eta bertan eta zingiretan ere kurlinta bekaindunak eta urre-txirri arruntak egon ohi dira[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hammastunturi luontoo.fi 2014.03.22
  2. "Hammastunturi Wilderness Area - Nature". National Parks. 2020.01.03

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]