Edukira joan

Hampi

Koordenatuak: 15°20′04″N 76°27′44″E / 15.334547°N 76.462162°E / 15.334547; 76.462162
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hampi
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatua Karnataka
Division of KarnatakaKalaburagi division
Indiako barrutiVijayanagara District
Ur-masaTungabhadra
Koordenatuak15°20′04″N 76°27′44″E / 15.334547°N 76.462162°E / 15.334547; 76.462162
Map
Altitudea467 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Gizateriaren Ondarea arriskuana1999 - 2006
UNESCOko Mundu Ondare Gunearen artxiboaren zuzenketa 2012
Izenaren jatorriaTungabhadra
Arkitektura
Azalera4.187,24 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (iii) eta (iv)
Erreferentzia241 eta 241bis
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea1986 (X. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Hampi edo Hampe (kannadaz hɐmpe ahoskatua) Vijayanagara Inperioko hiriburua izan zen 1336tik 1565era, eta 26 kilometro karratu inguruko eremua hartzen du Tungabhadra ibaiaren haranean, Karnatakan. Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1986an.[1]

XV. mendean italiarrek eta persiarrek hiria bisitatu zuten, eta XVI. mendean Duarte Barbosa, Fernão Nunes eta Domingo Paes portugaldarrek. Bi urtez Hampin bizi izan zen bidaiari portugaldar honek Krishna Deva Raya erregea gauza guztietan perfektutzat deskribatu zuen. Hampiren handitasun eta edertasunari buruzko kontakizunak utzi zituzten guztiek. XVI. mendearen hasieran, Abdur Razzak bidaiari persiarrak honako hau idatzi zuen:

« Hiria hain zen handia, ezen haren begiek ez baitzuten inoiz horrelakorik ikusi, eta ez zekiten munduan horrelako tokirik zegoenik. »

—Abdur Razzak[1]


1565ean, Dekkango sultanak, Vijayanagara Inperioaren hazkunde eta botereagatik asaldatuak, aliatu egin ziren eta Rama Raya enperadorea menderatu zuten Talikotako guduan. Hiriburua okupatua izan zen eta inperioa ez zen inoiz gehiago berreskuratu.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]