Hamra Parke Nazionala

Koordenatuak: 61°46′N 14°45′E / 61.767°N 14.750°E / 61.767; 14.750
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamra Parke Nazionala

Kokalekua Suedia
Azalera13.83 km²
Sorrera1909

Hamra Parke Nazionala (suedieraz: Hamra nationalpark), Suediako parke nazional bat da, Gävleborgeko konderriaren iparraldean kokaturik dagoena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Svartån ibaiaren inguran zabaltzen den eremu laua da eta inguruan aintzira ugari ditu. Harri Arotik populatua izan da eta ondoren finlandiarrak ezarri ziren bertan. Nekazal teknika berriak ekarri zituzten hauek baso errearen gainean ereiten baitzuten.

XIX mendean ordea basogintzak garrantzia hartu zuen eta meagintzarako erabili zen. Ibaiak garraiorako egokiak ez zirela ikusita, baso hauek ustiatzeari utzi zioten eta bertako taiga eratu ahal izan zen. 1909an Suediako gobernuak parke nazional izendatu zuen baso mota hau babesteko. 2011 urtean parke nazionalaren azalera haunditu egin zuten turismorako egokituz.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


61°46′N 14°45′E / 61.767°N 14.750°E / 61.767; 14.750