Hamza ibn Abd al-Muttalib

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamza ibn Abd al-Muttalib
Bizitza
JaiotzaMeka, 568
HeriotzaMount Uhud (en) Itzuli625eko martxoaren 22a (egutegi gregorianoa) (56/57 urte)
Heriotza moduaborrokan hilda: borroka
HiltzaileaWahshi ibn Harb (en) Itzuli
Familia
AitaAbd al-Muttalib
AmaHalah bint Wuhab
Ezkontidea(k)Salma bint Umays (en) Itzuli
Hawla b. Qays (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
JarduerakEhiztaria eta idazlea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattle of Uhud (en) Itzuli
Al-Is Caravan Raid (en) Itzuli
Badreko gudua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Hamza ibn Abd al-Muttalib (arabieraz: حمزة بن عبد المطلب‎) (c.566–625[1]) Islameko profeta Mahomaren osaba zen, eta bere laguntzaileetako bat.

Bere kunyak Abu Umara[2] (أَبُو عُمَارَةَ) eta Abu Yaala[3] (أَبُو يَعْلَى) ziren. Izengoiti ohikoak dira Jaungoikoaren Lehoia[2] (أسد الله) eta Paradisuko Lehoia (أسد الجنة). Mahomak Sayyid-ush-Shuhda izena eman zion hil ostean, "Martirien Nagusia".[4]

Islama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

613an Hamzak dagoeneko Islama zer zen bazekien, baina ez zen erlijioaren jarraitzailea. 615aren bukaeran hasi zen Islama praktikatzen, lehen jarraitzaileetako bat.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamza 625eko martxoaren 22an erail zuten, Uhudeko guduan, 59 edo 60 urte zituela. Historiografia islamikoak dio Mahomaren aurretik egon zela guduan, ezpata bat esku bakoitzean zeramala, "Jaungoikoaren Lehoia naiz" oihukatzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Muhammad (Sallallahu Alaihi wa Sallam) ibn Saad, Tabaqat vol. 3. Translated by Bewley, A. (2013). The Companions of Badr, p. 4. London: Ta-Ha Publishers.
  2. a b Ibn Saad/Bewley, p. 2.
  3. Ibn Saad/Bewley, p. 3.
  4. https://web.archive.org/web/20110727185814/http://www.prophetmuhammadforall.org/webfiles/downloads/english/HAMZA.pdf