Han Solo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Han Solo
Star Wars saileko pertsonala
Han Solo
Han Solo irudikatzen duen Harrison Ford aktorea
Argitalpena
Lehen agerpena Star Wars (1977)
Sortzailea George Lucas
Datu biografikoak
Jaiotza Corellia planeta, 200 ABY
Sexua Gizonezkoa
Espeziea Gizakia
Garaiera 1,85
Datu pertsonalak
Lanbidea Pilotu eta kontrabandista
Seme-alabak Ben Solo/Kylo Ren
Adiskideak Yoda
Chewbacca
Luke Skywalker
Leia
Rey
Etsaiak Inperio Galaktikoa
Sistema Independenteen Konfederazioa

Han Solo Star Wars film saga ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da. Jatorrizko trilogiako pertsonaietako bat da, Harrison Fordek interpretatu zuena.

Pertsonaiaren istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperioko indarrek kontrabandistarik bilatuenetariko bat izan aurretik, Han Solo garraio-ontzi bat pilotatzeaz arduratzen zen stormtrooper edo soldadu inperial bat zen. Bere bidaietako batean Chewbacca wookieea ezagutu zuen, esklabo bezala eramana zena. Hanek bizitza salbatu zion, eta hala Wookiee erraldoiak bere errespetua aurkezten dio eta Hanekin bizitza zor bat hartzen du. Une horretatik aurrera biak Inperio Galaktikoaren bizkar galaxia osoan zehar bidaiatzen duten kontrabandista bihurtzen dira.

Solo kapitaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Han Solo Milurteko Belatza izeneko ontziko giza kapitaina da. Bere kontrabandozko entregetako batean, balio handiko kargamentu bat askatu behar izaten du guardia inperialek atxilotua izatea eragozteko. Honek Jabba Hutta gangsterrarekin diru zor handia sorrarazten dio.

Pilotu errebeldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luke Skywalker eta Obi-Wan Kenobi ezagutzen ditu Tatooine planetako taberna batean, hauek Alderaan planetara eramango zituen pilotu baten bila ari zirenean. Han kontratatzen dute bidaia hori egiteko, baina Alderaan planeta egon beharko litzatekeen tokira iristean, planeta suntsitua izan dela ikusten dute, eta bidaiatzen duten ontzia, Milurteko Belatza, Inperio Galaktikoaren arma zen Izar Hiltzaileak harrapatzen du. Han salbatzen dute Luke Skywalkerren arreba den Leia Organa printzesa eta salbu eramaten dute Yavin planetako base errebeldera.

Solo jenerala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izar Hiltzailearen suntsipenean parte hartu ondoren, Aliantza Errebeldearekin bat egiten du eta Leiarekin ihes egiten du Hoth planetako base errebelde berritik. Karbonitan izoztua da Bespin planetara bere lagun zaharra zen Lando Calrissianen laguntzaren bila iritsi ondoren, honek traditzen duelarik Inperioak hiria suntsituko duenaren mehatxupean. Inperio Galaktikoak Boba Fett ordainsari bilatzaileari ematen dio, karbonitan izoztua eramaten duena Jabba Huttaren jauregira, prezioa jarri ziona pilotu errebeldearen buruari.

Han Luke Skywalkerrek, Chewbaccak, Leiak eta Landok salbatzen dute. Guztiek bidaiatzen dute Sullusten dagoen flota errebelderaino. Hortik Inperio Galaktikoak sortutako Izar Hiltzaile berriaren aurkako erasoa antolatzen da. Armada errebeldearen jeneral izendatua izan ondoren, Han Solok garaiz desaktibatu ahal izan zuen Endor planetaren Endor Ilargi basotsuan zegoen Izar Hiltzailearen ezkutu sortzailea, non azkenik Inperioa garaitua den. Lau urte beranduago Leia Organarekin ezkondu zen. Honekin hiru seme-alaba izan zituen: Jaina Solo eta Jacen Solo bikiak eta Anakin Solo txikia.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Han Solo Aldatu lotura Wikidatan