Hana-Rawhiti Maipi-Clarke
| Hana-Rawhiti Maipi-Clarke | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 2002ko iraila (24 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Familia | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria, aktibista eta idazlea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | Te Pāti Māori (en) |
Hana-Rawhiti Kareariki Maipi-Clarke (2002 - ) Zeelanda Berriko politikari bat da, Te Pāti Māoriko kidea eta Parlamentaria 2023ko hauteskundeetatik. 1853an hautatu zuten James Stuart-Wortleyren ostean inoiz egondako parlamentaririk gazteena da.
Maipi-Clarkeren arbasoak Waikato, Ngāpuhi, Ngāti Porou, Te Āti Awa, eta Ngāi Tahun bizi ziren[1][2]. Potaka Maipi kazetaria bere aita da[3]. Hana Te Hemara maorieraren aktibistaren biloba da. Hamiltonen estatua kentzea bultzatu zuen Taitimu Maipiren biloba da ere[4]. Era berean, Wi Kateneren ondorengoa da, Zeelanda Berrian inoiz aukeratutako lehenengo parlamentario maoria.
2024ko azaroaren 14an mundu osoan hedatu zen ekintza baten protagonista izan zen, maorien eta Monarkiaren arteko harremana berrikusteko eztabaida batean. Protesta gisa Itunaren Printzipioen Legearen eztabaida eten zuen, eta Ka Mate haka egin zuen.[5][6] Ekintza hargatik 2025eko maiatzean 7 eguneko suspentsioa ezarri zion Parlamentuko diziplina batzordeak (ezin parte hartu Legebiltzarreko prozeduretan). Zigor luzeagoa (21 egunekoa) jaso zuten bere bi alderdiakidek, Rawiri Waititik eta Debbie Ngarewa-Packerrek. Parlamentuaren historian ordura arte ezarritako suspentsio zigor luzeena 3 egunekoa izan zen bakarrik.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Introducing the One Young World Politician of the Year Award 2024 Winners | One Young World» www.oneyoungworld.com (kontsulta data: 2024-11-15).
- ↑ Txantiloi:En-nz «Te Pāti Māori announces list, may elect NZ's youngest MP, aged 20» RNZ 2023-08-20 (kontsulta data: 2024-11-15).
- ↑ (Ingelesez) «Te Pāti Māori promotes youth to Parliament list» Te Ao Māori News (kontsulta data: 2024-11-15).
- ↑ «The Waikato Times» www.waikatotimes.co.nz (kontsulta data: 2024-11-15).
- ↑ (Ingelesez) nz.parliament, Source:. (2024-11-14). «MP rips up bill, leads haka as NZ parliament erupts over Waitangi treaty bill – video» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2024-11-15).
- ↑ (Ingelesez) «Watch: Haka interrupts vote for the Treaty Principles Bill» RNZ 2024-11-14 (kontsulta data: 2024-11-15).
- ↑ (Katalanez) «Suspenen tres diputats maoris per haver fet una ‘haka’ de protesta al parlament neozelandès» VilaWeb (kontsulta data: 2025-05-14).