Hanburgo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hanburgo

 Hanburgo
Hiriaren erdialdearen ikuspegi bat.
Hiriaren erdialdearen ikuspegi bat.
Hanburgoko bandera

Hanburgoko armarria

Izen ofiziala Hamburg
Herrialdea
Estatua
 Alemania
 Hanburgo
Alkatea Olaf Scholz (SPD)
Koordenatuak 53°34′N 10°2′E / 53.567°N 10.033°E / 53.567; 10.033Koordenatuak: 53°34′N 10°2′E / 53.567°N 10.033°E / 53.567; 10.033
Hanburgo non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Hanburgo
Eremua 755,16 km2
Garaiera 6 m
Posta kodea 20001–21149
22001–22769
Biztanleria 1.783.976 bizt. (2010)
Dentsitatea 2.362,38 bizt./km²
Matrikula HH
http://www.hamburg.de

Hanburgo edo Hamburg[1] (alemanez Hamburg, behe alemanez Hamborg) Alemaniako bigarren hiririk handiena da. Hanburgoko Kaiarekin batera, Europako bigarren porturik handiena, eta munduko bederatzigarrena da. Gainera Europar Batasunean, herrialdeko hiribururik ez den hiri handiena da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen ofiziala Hanburgoko Hansar Hiri Askea da (alemanieraz Freie und Hansestadt Hamburg, behe alemanez Free un Hansestadt Hamborg). Izan ere, Hanburgo Erdi Aroan Hansako kidea izan zen, eta egun, Hiri Estatua da, Alemaniako 16etako estatu federal bat.

Bestalde Hanburgo izena Karlomagnok 808 urtean eraikitako Hammaburg gaztelutik datorkio. "Burg" atzizkiak hiria esan nahi du, baina ez da ezagutzen "hamma" hitzaren esanahia, ezta gazteluaren kokapen zehatza ere.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapen estrategikoa du hiriak. Jutlandia penintsulako hegoaldean, Eskandinavia eta Erdialdeko Europaren arteko bidean, Ipar Itsasoa du mendebaldean eta Itsaso Baltikoa ekialdean. Elba ibaiak Alster eta Bille ibaiekin bat egiteko tokian dago eraikita Hanburgo, bi lakuren artean: Binnenalster eta Außenalster.

Kanal ugari dituen hiria da eta 2300 zubi ditu, Venezia eta Amsterdamek batera baino gehiago. Zubi ezagunenak Köhlbrandbrücke, Freihafen Elbbrücken, Lombardsbrücke eta Kennedybrücke dira. Parke ugari ere baditu, handiena Stadtpark (hiriko parkea), 1910ean Fritz Schumacherrek diseinatua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, Hanburgoren historia 808. urtean hasten da, Karlomagnok eraikitako gazteluarekin. Bere semea zen Luis Errukitsuak Hanburgoko apezpikutza eratu zuen 831ean eta bertako lehenengo apezpikua San Oskar (Ansgar) izan zen, "iparraldeko apostolu" ezizena hartu zuena. 845 urtean bostehun biztanle baino ez zituela Elban gora zetozen 600 itsasontzi bikingok erabat suntsitu zuten. Lehenengo desastrea izan zen baina ez azkena, izan ere Hanburgo sarritan suntsitu eta okupatua izan baita.

1189an Federiko I.a Bizargorrik "Hiri Inperial Aske" bihurtu zuen, bai eta Elbaren ibilbide guztian zergarik ez ordaintzko pribilegioa eman ere, Europa iparraldeko kai garrantzitsuenetakoa izatera iritsi zelarik. Hori gutxi balitz, 1241ean Lübeckekin eratu zituen merkatal harremanek Hansa Liga indartsua sortu zuten. 1470an Hanburgok bere konstituzio propioa sortu zuen.

1529an Luteranismoa onartu zuenean Frantzia eta Herbeheretako protestante ugari iritsi ziren hirira, baita XVII mendean sefardi portugaldarrak ere, hiria oso kosmopolita bihurtuz. Garai honetan planeta guztiko hiriekin komertziatzen aritu zen. Hiriaren garapena 1842an eten zen, sute batek etxeen herena erre zuenean, hala ere azkar errekuperatu eta Alemaniako Inperioan sartu zen 1871ean. Berez Hanburgo Estatu independentea izan zen 1945 arte, eta gaur egun ere Alemania barnean Hiri estatua da.

Mundu Gerra biek izugarrizko kaltea eragin zioten Hanburgori. Lehen Mundu Gerra bukatzean bere 1500 merkatal ontziak aliatuek eskuratu zituzten. Bigarrena hala ere gogorragoa izan zen, etxeen erdia baino gehiago, kaiaren %80a eta industriaren %40a erabat suntsitu baitzuten aliatuen bonbaketek. 40.000 hanburgotar inguru hil ziren, baina baita beste 70.000 pertsona ere Hanburgotik gertu zegoen Neuengamme kontzentrazio-esparruan 1938 eta 1945 artean. Gerra ostean britainiarren eremuan gelditu zen hiria.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi barruti edo burgok (alemanez bezirke) osatzen dute Hanburgo Hiri Estatua, zeintzuk 105 auzo (stadtteile) eta 180 herri (ortsteile) ditzuten barnean.

Hamburg Bezirke.svg

2008tik aurrera Hanburgoko konstituzioa da antolatzaile nagusia. auzo gehienak aintzina hrri askeak ziren baina Hanburgok denak irentsi ditu. 1938an esaterako Altona, Harburgo eta Wandsbek herriek bat egin zuten Hanburgorekin estatua eratuz. Barruti bakoitzak bere udaletxea du (bezirksamt) baina boterea ez da haundia, Hanburgoko Senatuari bait dagozkio.

Hauek dira zazpi barrutiak:

  • Altona: Elbaren eskuinaldean dagoen barrutia da. 1640 eta 1864 artean Danimarkako erregeek agindu izan zuten bertan. Altona hiri askea izan zen 1937an Hanburgorekin bat egin arte. 243.972 (2006) biztanle ditu.
  • Bergedorf : Barrutirik handiena da. 118.942 (2006) biztanle ditu.
  • Eimsbüttel: 246.087 (2006) biztanle ditu. Bertan zegoen Grindel auzo judua.
  • Hamburg-Mitte (Hanburgo erdialdea): Hanburgoren alde historikoa hartzen du. 233.144 (2006) biztanle ditu. Hamburgo-Alstadt (Hanburgoko hiri zaharra) eta Neustadt (hiri berria) auzoek sortu zuten Hanburgo.
  • Hamburg-Nord: Hiriaren iparraldean dago eta 280.229 (2006) biztanle ditu.
  • Harburgo: Elbaren hegoaldeko ertzean kokaturik dago eta Hanburgoko kaiaren zati bat hartzen du. 201.119 (2006) biztanle ditu.
  • Wandsbek: Hiriaren alde ekonomikoa eta kulturala bertan dago. 1937rarte hiri askea izan zen. 409.771 (2006) biztanle ditu.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko otsailaren 20an egin ziren Hanburgoko parlamenturako hauteskundeak. Aurreko egoerari buelta eman eta Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak irabazi zuen, gehiengo absolutua lortuz gainera. Olaf Scholz bihurtu zen gobernu buru. Honako hauek izan ziren emaitzak:

Alderdia Bozkak Ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) 1.667.804  % 48'4 62
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) 753.805  % 21'9 28
90 Aliantza/Berdeak 384.502  % 11'2 14
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) 229.125  % 6'7 9
Ezkerra (Die Linke) 220.428  % 6'4 8
Alemaniako Alderdi Pirata 73,126  % 2'1 0
Gainontzeko alderdiak  % 3'4 0

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Hamburg)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.5 4.4 8.0 12.3 17.5 19.9 22.1 22.2 17.9 13.0 7.5 4.6 12.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.1 1.6 4.6 7.8 12.5 15.2 17.4 17.4 13.8 9.5 5.0 2.3 9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −1.4 −1.2 1.1 3.3 7.4 10.5 12.7 12.5 9.6 6.0 2.4 0.0 5.2
Euria (mm) 64.4 42.4 62.9 45.6 53.7 76.9 74.7 73.0 68.4 63.6 69.4 77.7 772.7
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 12.1 9.2 11.3 8.9 9.6 11.3 11.4 10.2 10.8 10.5 11.7 12.4 129.4
Eguzki orduak 43.4 67.2 105.4 162.0 217.0 222.0 207.7 207.7 141.0 99.2 54.0 34.1 1560.7
Iturria: [2]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hanburgoko udaletxea
  • San Migel eliza (St. Michaelis Kirche edo Der Michel): Hanburgoko bost eliza protestanteen artean ezagunena da, Hanburgoko sinbolo bihurtu baita.
  • San Nikolas eliza (St.-Nikolai-Kirche): Bigarren Mundu Gerrako bonbaketen erruz hondarrak baino ikusten ez diren arren 1874 eta 1876 artean munduko eraikinik altuena izan zen.
  • Hanburgoko udaletxea (Rathaus): 112 metroko altuera duen dorredun eraikin barroko hau 1897an bukatu zuten. 647 gela ditu, ezagunenak Enperadorearen Egongela eta Egongela Handia.
  • Chilehaus: Txilekin komertziatzetik irabazitako diruarekin 1924an eraikitako adreilu gorrizko eraikina da, itsasontzi erraldoi baten itxura duena.
  • Elbako Filarmonika (Elbphilarmonie): Portuko eraikinik handiena bonbaketek suntsitu zutenean, kakao biltegi gisa erabnilia izan zen. Bertan eraiki zuten musika jauregi berria.
  • Hanburgoko eremu gorria: Hanburgoko kaian dago. Aintzina marinelentzako denda eta putetxez josia zegoen. Gaur egun egoera hobetu egin da ikasle eta langile asko bertara joan baitira bizitzera.
  • Arte Garaikideko Museoa (Hamburger Kunsthalle): XIX mendeko margolari alemaniarren margolanak ditu.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FC St. Pauli taldea eta Hamburger SV futbol taldeek Bundesligan jokatzen dute. Ezin aipatu gabe utzi HSV Hamburg eskubaloi taldea ere.

Hanburgotar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hanburgoko hiria ondorengo hiriekin senidetza-hitzarmenak ditu:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Hanburgo