Hanif

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ḥanīf (arabieraz: حنيف‎‎Ḥanīf; plurala: حنفاء ḥunafā) Ibrahim patriarkaren ikuspegi monoteista mantentzen zuten pertsonak izendatzeko arabieraz erabiltzen den izena da. Espezifikoki, Islamaren pentsamoldean, garai Aurre-islamiarretan, edo "Ezezagutzaren Aroa"n idolatria albo batera utzi eta Abrahamen (إبراهيم, Ibrāhīm) ikasgai guztiak edo batzuk mantentzen zituzten pertsonak ziren. Ikasgai nagusia "Jaungoikoari sumisioa" zen, bere formarik puroenean.