Hannon (Bomilkarren semea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hannon (Bomilkarren semea)
Bizitza
JaiotzaK.a. III. mendea
Heriotzaezezaguna ( urte)
Familia
AitaBomilkar (sufete)
Amaeldest daughter of Hamilcar Barca
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra
Graduajeneral

Hannon (punikoeraz: 𐤇𐤍𐤀, ḤNʾ)[1] Bomilkar sufetaren semea moduan bereiztua, ofizial kartagotarra izan zen Bigarren Gerra Punikoan (K.a. 218tik 201era).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hanibal Barkaren iloba zen, Kartagoko jeneral nagusia. Hannonen ama Hanibalen hiru ahizpa zaharrenetako bat zen.

Bidaia Alpeetan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hanibalen armada Rodano ibaiaren mendebaldeko aldera iritsi zenean, gurutzatzeko prestaketekin hasi zen. Galiar talde bat bildu zen ekialdeko aldean, armada zeharkatzea eragozteko asmoarekin. Hannonek iparraldera abiatu zen talde txiki batekin eta eraikitako baltsa txikietan ibaia zeharkatu zuen. Behin zeharkatuta, hegoalderantz abiatu ziren galiarrengana. Hannonek ke keinu bat bidali zion Hanibali bere indarra prest zegoela jakinarazteko. Hanibal bere zalditeria kanoen bidez bidaltzen hasi zen. Zalditeriak ekialdeko ertzean toki bat lortu zuenean, galiarrak hurbildu ziren, borrokarako prest. Momentu horretan, Hannonek galiarren atzealdea eraso zuen, galiarrak, nahasturik, atzera egitera behartuz.

Italiako kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cannaeko guduan, Hannonek numidiar zalditeria zuzendu zuen kartagotar armadaren eskuinaldean (iparraldean). Hasdrubalek espainiar eta zelta zalditeria gidatu zuen kartagotar armadaren ezkerraldean (hegoaldean Aufidus ibaiaren ondoan). Hasdrubalek 6.500 zaldun inguru zituen, eta Hannonek 3.500 numidiar. Hasdrubalen indarrek erromatar zalditeria azkar suntsitu ahal izan zuten (hegoaldean), erromatarren infanteriaren atzeko aldea gainditu ondoren, erromatar aliatuen zalditerira iritsi ziren Hannon numidiarrekin aritzen ziren bitartean. Erromatarren zalditeri aliatua suntsitu ondoren, Hannonek eta Hasdrubalek beren zalditeria erromatar infanteriaren atzeko aldera eraman ahal izan zuten.

Hainbat hiri Kartago aldera joan ziren, hala nola, Lukania, Bruttium, Apulia eta Samnio. Cannaeren ondoren, Hanibalek Magon Barka Lukaniara bidali zuen, K.a. 216. urtean, tropak errekrutatzeko eta herriak mendean hartzeko. Magonek bere eginkizuna bete eta gero, Kartagora itsasoratu zen kartagotar senatuari jakinarazteko eta errefortzuak eskatzeko. Bitartean, Sizilian, Hannon Kartagoko armadaren agintean geratu zen. Hannonek erromatarren aldeko Bruttiumeko hiriak menderatzen jarraitu zuen. Campania aldera zihoala, Tiberio Sempronio Longok Hannon garaitu zuen Grumentumetik gertu, 2.000 hildako eragin zituen eta Hannonek Bruttiumera atzera egitera behartu zuen K.a. 215. urtearen hasieran. Hannonek Bomilkarrek 4.000 zalditerik eta 40 elefantek osatutako errefortzuak jaso zituen Locrin eta urte hartan Hanibalekin bat egin zuen Nola inguruan. Nolako Hirugarren Guduan[2] egon zen K.a. 215eko udan. Batailaren ostean, Hanibalek Hannon Bruttiumera bidali zuen armada batekin.

Hannonek, gehienbat, bruttiar armada bat zuzendu zuen Crotona harrapatu zuenean K.a. 215ean. Ondoren, Locrik alde egin zuena eta Rhegium izan ezik, Bruttium guztia Kartagorekin aliatu zen[3]. Hannon Hanibalekin batera joan zen Campaniara, K.a. 214ko hasieran, baina, Benevento ibaiaren ondoan zegoelarik, Tiberio Grako pretoreak eta gehienetan askatutako esklaboen legioek atzeman zituen. Ondorengo borrokan, Hannonen 17.000 oineko armada (batez ere bruttiarrak eta lucaniarrak) eta 1.200 zaldi erabat menderatua izan zen. Horren ondorioz, Hannon 2.000 soldadurekin, batez ere zalditeria, bakarrik ihes egin zuen Bruttiumera,[4]. Bere egoerak hobera egin zuen erromatarren aldeko lucaniarren indarra suntsitu zuenean K.a. 213ko hasieran Bruttiumen.

Capua defendatzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 212an, Hanibalek agindu zion Hannoni Capuara hornidurak eramatea, zeina erromatarrek mehatxatzen baitzuten. Erromatarrek sei legio prestatu zituzten, unitate aliatuak eta zalditeria unitateekin batera, Capua setiatzeko (Hannon eta Bostar prefektuek gobernaturik) eta hiria latesi bikoitzekin inguratu zuten. Hannonek, Bruttiumetik abiatuta, Grakoren armada Lukanian ekidin ondoren, Samniumeko bi kontsulen armadak saihestu zituen, eta, azkenean, Beneventora iritsi zen. Muino baten gainean kanpamentua sortu zuen eta bere aliatu samnitak hornitu zuten, gero capuarrei gurdi batzuk eskatu zizkien hornidurak bere kanpamentutik Capuara eramateko.

Capuarren gurdiak bidaltzeko atzerapenak, denbora eman zion Kinto Fulvio Flakori italiar aliatuengandik laguntza lortzeko, eta kartagotar kanpalekua eraso zuen Hannonen gizon gehienak bazkaltzen ari zirenean. Kartagotarrek lehen erasoa atzera botatzea lortu zuten arren, erromatarrak italiar aliatuen kohorte baten ekintzekin indartu ziren eta, azkenean, hornidura eta gurdi guztiak harrapatu zituzten kanpamentuarekin batera[5].

Hannon, Capuaren alde ezer gehiago egin ezinik, orduan Bruttiumera erretiratu zen, berriro bidean atzeman zezaketen armada erromatarrak saihestuz[6].

Afrikara itzultzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturrietan berriro agertzen da Kartagoko lehorreko armadetako komandante gisa, Hasdrubal Giskon garaitua izan ondoren. Hanibalek berak ordezkatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. HUSS (1985): 565. or.
  2. COTTREL, Leonard, Hannibal: Enemy of Rome, 102 or.
  3. BAGNELL, Nigel: The Punic Wars, 240 or.
  4. Livio: History of Rome Artxibatua 2014-10-23 Wayback Machine Bk 24.14 in Everyman's Library edn, vol. 4, ed. Ernest Rhys, itz. Canon Roberts apezpikua. Dent, Londres 1905
  5. LAZENBY, J.F., Hannibal's War, 113-114 or.
  6. Livio: XXV, 13-15 or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]