Hans Christian Petersen
Hans Christian Petersen (Kristiansand, 1793ko abuztuaren 1a – Oslo, 1862ko irailaren 26a) norvegiar abokatu eta politikaria izan zen. Norvegiako lehen ministroa izan zen 1858tik 1861era.
Zuzenbidean graduatu zen Kopenhageko Unibertsitatean 1814ko urtarrilaren 14an, Danimarka eta Norvegiaren batasunaren azken egunean. Norvegiara itzuli zen independentziaren alde borrokatzeko asmoz, baina Suedia zeharkatzean leialtasuna zin egin behar izan zion suediar erregeari.
Abokatu-lana hogei urtez. 1838an, gobernuan estatu-kontseilari eta Marina, Justizia, Barne eta Armada ministerioetako buru izendatu zuten. 1858an Oslon zegoen gobernuko lehen ministro izendatu zuten.
Oskar I.a Suediakoa erregearekin eragina izan zuen Norvegiari eskubide gehiago emateko Suediarekiko batasunaren barruan. Hala ere, ezin izan zuen 1859an tronura igo zen Karlos XV.a erregearekin kolaboratu. Erregea Petersenek batasunari buruzko batzorde batean izandako jokabideaz kexatu ondoren, honek 1861eko abenduan dimisioa aurkeztu eta gobernua utzi zuen.