Hans Goldschmidt
Hans Goldschmidt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1861eko urtarrilaren 18a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Baden-Baden, 1923ko maiatzaren 21a (62 urte) |
Familia | |
Aita | Theodor Goldschmidt |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Robert Wilhelm Bunsen |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria eta ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Johannes Wilhelm "Hans" Goldschmidt (Berlin, Prusiako Erresuma, 1861eko urtarrilaren 18a - Baden-Baden, Alemania, 1923ko maiatzaren 21a) alemaniar kimikaria izan zen
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1905. urtean bere izena daraman prozesua asmatu zuen. Delako prozesuan aluminioak, xehe-xehe eginda, sutan dagoen metal-oxidoarekin erreakzionatzen du, eta metal xahua eta aluminio-oxidoa lortzen da horren ondorioz. Erreakzioan bero handia askatzen da bat-batean, eta metal urtuak eta aluminioak 3.000 °C-tik gorako tenperaturan erreakzionatzen dute. Goldschmidten prozesua oso metal garbiak lortzeko erabiltzen da (kromoa, nikela, banadioa, manganesoa eta uranioa), metal horiexen oxidoetatik abiatuta; eta baita metalezko pieza handiak (errailak, labeak) soldatzeko behar den burdina urtua lortzeko ere, burdina-oxidotik abiatuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.