Hans Memling

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hans Memling

Bizitza
JaiotzaSelingenstadt eta Mainz, 1435 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaHegoaldeko Herbehereak
 Alemania
HeriotzaBrujas1494ko abuztuaren 11 (58/59 urte)
Hobiratze lekuaSint-Gilliskerk Brugge (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Roger van der Weyden
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista
Lantokia(k)Kolonia
Brusela eta Brujas
Lan nabarmenak
MugimenduaPrimitibo flandestarra

Musicbrainz: 2c5a086c-1674-4915-8c94-4ccaacc7b563 Discogs: 2407949 Find a Grave: 21112 Edit the value on Wikidata

Hans Memling (Selingenstadt, 1435-1440 aldean - Brujas, 1494ko abuztuaren 12a) flandriar margolaria izan zen, Brujasko eskolakoa. Haren lana nahiko ezezaguna izan zen 1820 arte, urte horretan aurkitu baitzuten alemaniarrek eta frantsesek; horren ondorioz, antzinako artearen gune garrantzitsuena bilakatu zen Brujas. Erlijioarekin lotutako gaiak landu zituen, Ama Birjina Jesus haurrarekin batez ere. Erretratu bikainak ere egin zituen.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hans Memling edo Memlic Selingenstadten jaio zen, Frankfurtetik gertu. 1465ean Brujasen hartu zuen bizilekua, Rogier van der Weyden hil eta urtebetera. Zenbait agiriren arabera, Memling Rogierren ikasle izan zen.

Donne triptikoa (National Gallery, Londres) da Memlingen aurrenetako lana, eta baita ederrenetakoa ere; 1470eko hamarkadan pintatu zuen Sir Jokin Donneren enkarguz. Margolan horretan lana egiteko enkargua egin zionaren eta haren emazte eta alabaren erretratuak egin zituen. Bestalde, triptikoaren ezkerraldean zutabe baten atzealdean, lotsati, gizon bat ikusten da, zalantzarik gabe, margolaria bera. Triptiko horretan hiru laukiak bateratu egin zituen espazioan, eta oso nabarmen ikusten da Memlingek erretratuetarako zuen ahalmen berezia.

Ezaugarri horiek areagotu egiten dira Maarten van Nieuwenhove diptikoa-n (1487, San Joan ospitalea, Brujas); Jan van Eyckek asmatu zuen ispiluaren efektua kopiatu zuen Memlingek baina beste zeregin baterako, Andre Mariak Haurrarekin eta gurtzaileak hartzen duten eremua bateratzeko erabiltzen baita hemen ispilua.

Memlingek ehundik gora lan egin zituen; horien eredu Azken Epaiketa har daiteke (1467-1471 aldean, Muzeum Narodowe, Gdańsk). Lan horren enkargua Medicitarren aholkulari zen Angelo Tanik eman zion. Memling saiatu zen, Van der Weydeni jarraituz, izaera dramatikoa izango zuen kontakizun bat egiten. Lan horrezaz gainera, aipatzekoak ditu pertsonaia askoko Santa Ursularen kutxatila (1489, San Joan ospitalea, Brujas) eta Nekaldia (1470 aldean, Sabauda Galeria, Turin). Azken lan horretan eszenatoki orokor batean gertaera bat baino gehiago sartzeko arazoari aurre egin behar izan zion. Tommaso Portinarirentzat egin zuen lan hori, eta Hugo van der Goesen triptiko handia zegoen eliza berean jarri zuten.

Van Eycken lan batean oinarritutako beste obra bat dauka, Betsabe bainutik irteten (1485, Staatsgalerie, Stuttgart) hain zuzen. Lan hori ohiz kanpokoa zen garai hartarako, bai gaiari zegokionez, baita gaia lantzeko moduari zegokionez ere. Maisutasunez kontrajarri zituen pertsonaiaren gorputz biluzia eta oihala, nahiz eta biak kolorez argiak izan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Memling Aldatu lotura Wikidatan