Edukira joan

Hans Sachs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hans Sachs

Bizitza
JaiotzaNurenberg, 1494ko azaroaren 5a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaNurenberg, 1576ko urtarrilaren 19a (81 urte)
Hobiratze lekuaJohannisfriedhof (Nürnberg)
Hezkuntza
HeziketaLatin school (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakolerkaria, idazlea, abeslaria, antzerkigilea, aktorea, konpositorea, Zapataria, Meistersingerra eta libretista
Musika instrumentuaahotsa
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaluteranismoa

IMDB: nm2694757 Musicbrainz: ae28f351-a874-4473-9f03-be2fd2b72c4a Discogs: 1343251 Edit the value on Wikidata

Hans Sachs (Nurenberg, gaur egungo Alemania, 1494ko azaroaren 5a - Nurenberg, 1576ko urtarrilaren 19a) alemaniar olerkari eta musikagilea izan zen.

Sämtliche Fabeln und Schwänke, 1 (1893)

6.000 poesiatik gora idatzi zituen. Poesia horiek Meistersang molde herrikoi-burgesari jarraitzen zitzaizkien, eta XV-XVI. mendeko akademia-moduko eskoletan kantatzen ziren. Meistersinger edo maisu-kantaririk ospetsuenetako bat izan zen Sachs. Durero, Fischer eta Pirkheimerren adiskide izan zen, eta himno bat idatzi zuen Luther goraipatuz: Die Wittembergisch Nachtigall (1523, "Wittembergeko urretxindorra"). Richard Wagner musikariak hari eskaini zion Die Meistersinger von Nürnberg ("Nurenbergeko maisu kantariak") opera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]