Edukira joan

Haraam

Wikipedia, Entziklopedia askea

Haraam (arabieraz حَرَام‎ ḥarām), batzuetan haram, arabierazko hitz bat da, "debekatua" edo "sakratua" esan nahi duena. Islamean fedeak debekatzen duen edozein gauza izendatzeko erabiltzen da, gutxi gorabehera euskaraz bekatu erabiltzen den bezala. Kontrakoa ḥalāl da.

Erlijio-termino horrek gai hauei erreparatzen die, besteak beste:

  • Ekintza batzuk; adibidez, adulterioa eta erailketa.
  • Homosexualitatea.
  • Objektu batzuk eta sakrilegioa.
  • Edari alkoholdunak eta zenbait elikagai; esaterako, txerrikiak.
  • Normalean halal izango liratekeen elikagai, objektu eta pertsonak, baldin eta kutsatuta geratu badira, modu ez-egokian erabili direlako edo zerbait ez-egokia egin dutelako.

Haraam da, lehen aipatutakoez gain, modu ez-egokian lortutako dirutza. Adibidez, tranpak eginez, lapurtuz, korrupzioaren bitartez, norbait erailez edo norbaiti min emanez lortu bada, diru hori haraam da. Islamak debekatu egiten die musulmanei haraam diren ekintzetatik onura ateratzea.

Denboraren joanean, beste adiera batzuk ere gehitu zaizkio haraam terminoari. Adibidez, zerbait "lotsagarria" edo "penagarria" dela adierazteko ere erabiltzen da. Umeei esaten zaie ere animaliak edo pertsonak gaizki ez tratatzeko, hori haraam delako.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]